Larry Rivers
Larry Rivers | |
---|---|
(1961) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York eta Bronx, 1923ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 2002ko abuztuaren 14a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) Hans Hoffman School of Fine Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, saxofoi-jotzailea, diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, marrazkilaria, musikaria, jazz musikaria, idazlea, poeta, artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Pop Artea |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | saxofoia |
Larry Rivers (Jaiotza-izena: Yitzroch Loiza Grossberg ; New York, 1923ko abuztuaren 17a - 2002ko abuztuaren 14a). Estatu Batuetako pintorea izan zen. Espresionismo abstraktua eta Pop Art mugimenduari loturiko moldeak bateratu zituen bere lanetan.
Hans Hofmann pintorearekin egin zituen ikasketak, eta 1951. urtean eman zuen bere lehen lan handia, The Burial (Ehorzketa), Gustave Courbet pintore frantsesaren L´Enterrement à Ornans (1850, Ornanseko ehorzketa) lanean oinarrituriko koadroa. Aurrekoen pintura aztertzen jarraitu zuen eta Emmanuel Leutze Estatu Batuetako pintorearen obran oinarritu zen Washington Crossing the Delaware lana egiterakoan (1953, Whasington Delaware igarotzen). Kritika handiak jaso zituen Riversek bere joera eklektikoarengatik. Erretratu ugari egin zuen 1951-1957 urteetan, Double Portrait of Berdie ezagunena (1955, Berdieren erretratu bikoitza). Ikuspegien erabilera etena eta anitza, eta kolore finen erabilera dira Riversen lanen ezaugarri nagusiak. 1961etik aurrera hasi zen publizitateko irudiak erabiltzen, eta 1963an egin zien sarrera collage, eskultura eta eraikuntza moldeko elementuei. Joera horren erakusgarri dira The History of the Russian Revolution From Marx to Mayakovsky (1965, Errusiako iraultzaren historia Marxengandik Maiakovskiganaino) lanean eginiko 30 pinturak. 1968. urtean Rivers Afrikara bidaiatu zuen Africa and I dokumentala amaitzera. 1970eko hamarkadan Diana Molinari eta Michel Auderrekin bideo ugari egin zituen. Riversek bere heriotza arte (2002) jarraitu zuen lanean eta erakusketak egiten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.