Klasikoak (txirrindularitza)
Klasikoak, txirrindularitzan, egun bakarra irauten duten lasterketak dira. Gehienak Mendebaldeko Europako herrialdeetan ospatzen dira, batzuk XIX. mendearen amaieratik, nagusiki txirrindularitza zaletasun handia duten Frantzia, Belgika eta Italian. Euskal Herrian ere klasikoetako bat ospatu ohi da, hain zuzen ere, Donostia Klasikoa.
Klasikoetako batzuk Europako udaberri aldera ospatzen dira, martxoan eta apirilean, horregatik Udaberriko Klasikoak deritze.
Lasterketa bat "klasikoa" noiz den ala ez argi eta garbi zehaztuta ez dago, halere zehazteko zenbait ezaugarri ezberdin badaude. Horietako batzuk distantzia eta ibilbidearen profila dira. Lasterketaren usadio handia eta txirrindularitzaren historian nabarmendu diren txirrindulariek irabazi dituzten ere baloratzen da. Beste faktore garrantzitsua, tokian-tokiko zaletu eta ikusleen grina dira, bai eta lasterketetan parte hartzen duten txirrindularien ospea ere. Gainera, urtez-urte lasterketa antzekoa izan beharra da, ibilbidean aldaketa gutxi edo oso txikiak sartuz.
Bost monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkenengo urteetan, Monumentuak izendapenarekin bost klasiko nagusiak izendatzen dira:
Beren motari dagokionez hauek dira lasterketa prestigiotsuenak, eta beren luzera 240 kilometrotik gorakoa da (6 ordu baino gehiago).
Klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldiaren hasierako klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa hauek ez dira besteak bezain entzutetsuak, hala ere, arreta erakartzen dute txirrindularitzako denboraldiari hasiera ematen diotelako.
Udaberriko klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galtzada-harrien klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardenetako klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donostia Klasikoa
- EuroEyes Cyclassics
- Trittico Lombardo:
- Bretagne Classic
- Fourmiesko Sari Nagusia
- Quebeceko Txirrindularitza Sari Nagusia
- Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusia
Udazkeneko klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paris-Brusela
- Fourmiesko Sari Nagusia
- Paris-Tours
- Udazkeneko triptikoa:
- Emiliako Giroa
- Japoniako kopa
Euskal Herriko klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostia Klasikoa ez ezik, badira beste lasterketa klasikoak Euskal Herrian, maila apur bat apalagokoak.
Iraganekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinakotasun, usadio eta zalego handia zuten hainbat klasiko diru edo arazo ekonomikoen ondorioz desagertu izan dira:
- Paris-Brest-Paris
- Bordele-Paris
- Wincanton Classic
- Porto-Lisboa
- Züricheko txapelketa
- Lazioko Giroa
- Romagnako Giroa