Edukira joan

Hugo Dyson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Dyson
Bizitza
JaiotzaHove1896ko apirilaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1975eko ekainaren 6a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Readingeko Unibertsitatea
MugimenduaInklingsa
IMDB: nm0246035 Edit the value on Wikidata

Henry Victor Dyson Dyson (1896ko apirilaren 7a1975eko ekainaren 6a), Hugo Dyson bezala ezagututa, Inklings taldeko partaidea eta Ingelesaren ikertzailea izan zen.

Bere lanak H. V. D. Dyson bezala sinatzen zuen. Kristaua, J. R. R. Tolkienekin batera, C.S. Lewisi konbentzitu zuten kristaua egiteko. Dyson 1924tik 1945ra Readingo Unibertsitatean ingelesa irakatsi zuen. Lau idazleen lanei buruzko ikerketak egin zituen batez ere: Shakespeare, Dryden, Pope eta Dickens. 1945ean Oxfordeko Merton Collegen fellow, akademiko antzeko postua lortu zuen. 1963an erretreta hartu zuen.[1]

Dyson ezaguna da argitaratu zituen lan gutxiei esker; gutxi baina kalitate handikoak. Ohikoagoa zen hizlari moduan eman zituen hitzaldiak. Ezaguna zen bere elkarrizketa aberatsa. Inklings taldearen bileretan nahiko zuen elkarrizketa testuen irakurketa baino. A. N. Wilson idazleak C.S. Lewisen biografia horri buruzko pasadizua narratu zuen: behin J. R. R. Tolkien Eraztunen Jauna liburuaren pasartea irakurtzen ari zenean, bat-batean "Oh no! Not another fucking elf!" esaldia esanez moztu zion (O, ez, beste elfo madarikatua!). Geroztik Tolkienek bere lanak irakurtzen omen zituen bakarrik Dyson ez zegoenean.[2]

Bere obran Alexander Poperen lanen edizioa aipa daiteke, Poetry and Prose (1933). Beste liburu bat Augustans and Romantics, 1689–1830 (1940), idazle desberdineei egindako inkesta. Telebistarako 1960. hamarkadan Shakespeareren obren bertsio batzuk egin ziren eta Dixonek haien aurkezpenak egin zituen. Eta telebistatik zinemara igaro zuen: 1965ean John Schlesinger zuzendariaren Darling filman hartu zuen parte, Walter Southgate-ren paperean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]