Hamid Karzai
Hamid Karzai | |||
---|---|---|---|
2004ko abenduaren 7a - 2014ko irailaren 29a ← Burhanuddin Rabbani - Ashraf Ghani → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Karz (en) , 1957ko abenduaren 24a (66 urte) | ||
Herrialdea | Afganistango Erresuma (1957 - 1973) Afganistango Errepublika (1973 - 1978) Afganistango Errepublika Demokratikoa (1978 - 1992) Afganistango Estatu Islamikoa (1992 - 2002) Afganistango Islamiar Errepublika (2002 - 2021) Afganistan (2021 - | ||
Familia | |||
Aita | Abdul Ahad Karzai | ||
Ezkontidea(k) | Zeenat Karzai (1999 - | ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Himachal Pradesh University (en) Habibia High School (en) 1976) Middle East Technical University (en) | ||
Hizkuntzak | paxtuera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama sunismoa | ||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Hamid Karzai (persieraz: حامد کرزی, Ḥāmid Karzay; Karz, Kandahar probintzia, Afganistan, 1957ko abenduaren 24a) paxtun etniako afganiar politikaria da, 2001eko abenduaren 7tik 2014ko irailaren 29ra arte Afganistango presidentea izandakoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamid Karzai Karzen jaio zen, Kandahar probintzian, 1957ko abenduaren 24an. Haren aita, Abdul Ahad Karzai, Afganistango iparraldeko Popolzai leinuko burua zen, eta Mohammed Zahir Shah erregearen aldeko politikaria.[1] Kabulgo Habibia bigarren hezkuntzako eskolan lortu zuen gradua, eta maisutza ikasketak egin zituen Indian. 1980ko hamarkadan, Errusiaren aurkako gerraren garaian, mujahidinentzako dirua biltzen ibili zen.
1986an, talibanek boterea eskuratu zutenean, Karzai haien alde zegoen; gero, ordea, ez zituen sostengatu, atzerritarrek kontrolatutako taldea zelakoan. 1992an, Atzerri ministrordea izan zen Burhanuddin Rabbaniren gobernuan. 1999an, bere aita hil zenean, ustez talibanen esku, haien aurka borrokatzen hasi zen. 2001eko abenduan, estatubatuar inbasioaren ondoren, Afganistango etorkizuna eztabaidatzeko Bonnen bildutako ordezkariek behin-behineko gobernuko lehen ministro aukeratu zuten.[1]
2002ko ekainean, Kabulen egin zen Loya Jirga edo Asanblea Handiaren bilerak trantsizio gobernuko buru hautatu zuen bi urteko agintaldirako; Zahir Shah errege ohiaren babesa ere jaso zuen.[2] 2004ko azaroan, Afganistango Islamiar Errepublikako presidente izendatu zuten, hauteskundeetan garaipena lortu ondoren; bera ez beste hautagai guztiek, ordea, "iruzurra" salatu zuten.[3] 2009ko bozetan, bigarren itzulirik egin gabe aukeratu zuten presidente, beste hautagaiak, Abdula Abdulak, lehiatik erretiratzea erabaki baitzuen.[4]
2013ko ekainean, AEBek talibanekin elkarrizketak hasiko zituztela iragarri ondoren, Karzaik uko egin dio parte hartzeari, Afganistango Gobernuak prozesua zuzendu ezean.[5] 2014an, halabeharrez utzi behar izan zuen presidentetza, hirugarren agintaldi bat galarazten baitzuen Konstituzioak; Ashraf Ghani izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Etxeberria, Idoia. Hamed Karzai: borroka frontetik boterera. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko abenduak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).
- ↑ Loya Jirgak Hamid Karzai hautatu du trantsizio gobernuko buru kargurako. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko abenduak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).
- ↑ Hainbat salaketa aztertu ondoren, Karzai izendatu dute presidente. Berria, 2004ko azaroak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).
- ↑ Hamid Karzaik zin egin dio presidente karguari. Berria, 2009ko azaroak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).
- ↑ Rodriguez, Mikel. Karzaik ez du elkarrizketan parte hartuko, Afganistanek prozesua zuzendu ezean. Berria, 2013ko ekainak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).