Fausto
Fausto | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Inspiratua | Johann Georg Faust |
Datu biografikoak | |
Heriotza | , 1540 (egutegi gregorianoa) |
Sexua | gizonezkoa |
- Artikulu hau fikziozko pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fausto (argipena)».
Fausto Alemaniako elezahar klasiko baten protagonista da. Fausto gizon argia eta arrakasta handikoa da, baina bere bizitzarekin asegaitza. Itun bat egingo du deabruarekin, eta bere arima emango dio mundu mugagabeko jakintzaren eta plazeren truke.
Hainbat artelanetan agertzen den fikziozko pertsonaia XV. eta XVI. mende bitartean bizi izan zen azti batean oinarritua omen da. Jakinduriaren truke, arima deabruari saldu ziola aldarrikatzen omen zuen.
Fausto historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fausto historikoa 1480an jaio omen zen Alemaniako Baden-Württembergeko Knittlingen herrian. Kolonian, Leipzigen eta beste hiri alemaniar batzuetan bizi izan omen zen. Esan ohi da 1540an hil zela Staufen im Brisgau herrian, substantzia kimikoekin esperimentatzen ari zela gertatutako eztanda medio. Georgius Faustus zuen izena. Luterok, Erreforma Protestantearen sortzaileak, deabru-botereak egotzi zizkion.
Fausto literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Spiesen Faustoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1587an Johann Spies liburugileak Historia von D. Johann Fausten liburu anonimoa argitaratu zuen. Literatura kalitate handiko lana ez bazen ere, harrera ona izan zuen irakurleen artean. Hori dela eta, laster itzuli zuten hizkuntza askotara. Liburuan, Johann Fausten doktoreak, magia beltza baliaturik, deabrua deitzen du bere esanetara makurrarazteko, eta paktu bat sinatzen du haren morroiarekin, Mefistofelesekin: 24 urtez, deabruak Faustoren jakin-nahi guztiak aseko ditu, haren arimaren truke. 24 urte horiek igaro ondoren, Faustok infernuan bukatuko du, tonu moralistako lan horretan.
Marloweren Faustoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1592an Christopher Marlowe idazleak The Tragicall History of Dr. Faustus argitaratu zuen, Spiesen Faustoaren itzulpen ingelesean oinarrituta. Lan psikologikoagoa izanagatik, Spiesek bezala, Marlowek ere Infernura bidali zuen Fausto.
Goetheren Faustoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1808an Goethek bere Fausto ezagunaren lehen atala argitaratu zuen. Bigarrena, idazlea hil ondoren argitaratu zuten, 1832an. Bertsio guztien artean, Goetheren hauxe izan da eragin handiena izan duena. Batzuek Alemaniako literaturaren idazlan gorena jotzen dute. Goetheren obrak hainbat gai jorratzen ditu, besteak beste, betiereko gaztetasuna, askatasuna, ongiaren eta gaizkiaren arteko harremana, moralaren edota giza-izaeraren mugak. Fausto, oraingoan, infernutik libratu zuen Goethek.
Fausto musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1831n, Richard Wagnerrek Goetheren Faustoren lehen zatirako zazpi kanta konposatu zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) EL FAUSTO DE GOETHE: LA REFRACCIÓN DE UN MITO artikulua