Edukira joan

Exmoor Parke Nazionala

Koordenatuak: 51°10′N 3°45′W / 51.17°N 3.75°W / 51.17; -3.75
Wikipedia, Entziklopedia askea
Exmoor Parke Nazionala
Datu orokorrak
Mendirik altuenaDunkery Beacon (en) Itzuli
Motanational park of England and Wales (en) Itzuli
Azalera692,8 km²
EponimoaExmoor Parke Nazionala
Exe ibaia
Geografia
Map
Koordenatuak51°10′N 3°45′W / 51.17°N 3.75°W / 51.17; -3.75
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSomerset

Exmoor Parke Nazionala (ingelesez Exmoor National Park) Ingalaterrako Somerset eta Devon konderrien artean banatua dagoen parke nazional bat da, Hego-mendebaldeko Ingalaterra eskualdean.

Erresuma Batuan moor izendapenez ezagutzen diren eremuetako bat da.

Berez muino ugariz osatutako eremu basati bat da. Izena barruti hura zeharkatzen duen Exe ibaia eta moor (ingelesez mortu edo eremu) hitzen elkarketatik dator.

Parkeak 692 km²-ko azalera du, bai eta 55 kilometro luzerako kostaldea. Exmorr Erresuma Batuko parke zaharrenetekoa da, 1954an sortu zen, eta naturare dagokionez intereseko kokapena izendatua dago.

Parke nazionala izan aurretik Errege Parkea eta Ehiza Barrutia izana da. 1818an saldu egin zuten, bere jabe berria Sir Richard Acland izan zelarik, hain zuzen ere Exmoorreko azken jabe eta zaindaria, honek 30 poniekin gaur egun oso ospetsua zen Anchor arraza sortu zuen. Parke nazionala Exmoor ponien bizilekua ere bada. Poni arraza hau parke nazionalaren ikurra da gainera.

Sakontzeko, irakurri: «Exmoor poni»

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]