Behi-izurri
Behi-izurri | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Morbillivirus infectious disease (en) |
Espezialitatea | Albaitaritza |
Arrazoia(k) | Rinderpest morbillivirus |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D012301 |
Behi-izurria behiei erasaten dien gaixotasun biriko kutsakor oso larria da, Morbillivirus generoko birus batek eragina. Sukarra, ahoko lesioak, beherakoak, nekrosi linfoideak eta heriotza-tasa altua dira gaitzaren ezaugarri kliniko nagusiak.[1]
Birusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morbillivirus bat denez, behi-izurriaren birusa elgorriaren eta txakur-mukieriaren birusekin oso lotuta dago.[2] Oso hilgarria bada ere, birusa bereziki hauskorra da eta azkar desaktibatzen da beroaren, lehortzearen eta eguzki-argiaren bidez.[3]
Desagerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan kanpaina bat abiatu eta gero, azken kasu ezaguna 2001ean gertatu zen.[4] 2010eko urriaren 14an, Nazio Batuen FAOk hainbat hamarkadatan gaixotasuna desagerrarazteko egindako munduko kanpainako landa-jarduerak amaitzen ari zirela, eta 2011rako , behi-izurria desagerrarazi zela baieztatzeko deklarazio formal bat aurreikusita zegoela iragarri zuen.[5]
2011ko maiatzean, Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak, hogei urte baino gehiago izurritea amaitzeko borrokan eman ondoren behi-izurria desagerrarazi zela berretsi zuen.[6] Baztangaren ondoren, desagerrarazten den bigarren gaixotasuna izan zen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Albaitaritza Hiztegia] [2018]
- ↑ (Ingelesez) Huygelen, C.. (1997). «The Immunization of Cattle against Rinderpest in Eighteenth-Century Europe» (PDF) Medical History 41 (2): 182–196. PMID 9156464. PMC 1043905..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Rinderpest. in: Disease Facts. Institute for Animal Health.
- ↑ (Ingelesez) Normile, Dennis. (2008). «Driven to Extinction» Science 319 (5870): 1606–1609. doi: . PMID 18356500..
- ↑ (Ingelesez) «UN 'confident' disease has been wiped out» BBC 2010-10-14.
- ↑ «No more deaths from rinderpest». Animalien Osasunerako Mundu Erakundea (Ingelesez)
- ↑ «Deadly cattle plague to be declared officially eradicated by June». United Nations News Centre (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |