Edukira joan

Artemisia min

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artemisia mina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAnthemideae
GeneroaArtemisia
Espeziea Artemisia vulgaris
Linnaeus, 1753
Artemisia mina

Artemisia mina[1] edo zizare-belarra[2] (Artemisia vulgaris) Asteraceae familiako landare belarkara da, sendabelar gisa erabilia.

Artemisia izena Artemisa jainkosaren ohorez jarri zioten, emakumeak babestea baitzuen hark bere zereginetako bat.[2]

Landare belarkara iraunkorra da, hemikriptofitoa, 0,3-1,5 metro garai. Zurtoin tentea, gorri-purpurakara. Hosto pinatuak, lantza-formako segmentu dentatuekin. Kapitulu luzaranak, 4 mm luze eta 3 mm zabal, pedunkulu motzekoak, batzuetan apur bat dilindariak. Inbolukruko brakteak lantzeolatu-obalak, ilupadunak, ertz eskarioso zabalekin. Lore horixkak edo gorrixkak.[3]

Europa, Asia eta Afrikaren iparraldeko leku epeletakoa da jatorriz, eta Ipar Amerikan bertakoturik dago.

Ongi hazten da nitrogenoz aberastutako lurzoruetan: azienda gehien ibiltzen den tokiak, landu gabeko sailak, zabortegiak, bide ertzak...[2]

B bitaminaren taldeko kolina, DNA eta RNA azidoen osagai adenina eta, batik bat esentzian nabarmenak diren eukaliptola eta tujona.[2]

Hilekoa eragiteko eta ohikotzeko indarra du, zilborpean jarrita, zizare-belarraren hostoekin egindako enplastuak. Erditu ezinik dagoenari ere laguntzen dio eta, behin erdituta, kumino (Cuminun cyminum) haziak, egositako oilo-arrautza gorringoak eta txerri gantza bere zukuarekin nahasian duen enplastua mina kentzeko aproposa da. Batzuetan abortatzeko ere erabili izan omen da, eta haren sinonimo gisa ere artemisa hitza darabilte gazteleraz.[2]

Frantzian XIV. mendean ziotenez, baraurik beraren ura hartzen duen emakumea loratu egiten da; ezker eskuaz eta eguzkia azaldu aurretik bildutakoa behar du, baina...[2] Dioskoridesen testuetan, barne-zizareen kontrako erremedio gisa aipatzen da. Euskaraz ere, zizare-belar deritzo hizkera arruntean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Artemisia vulgaris L.. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-5).
  2. a b c d e f Errekondo, Jakoba. Emetan. Argia aldizkaria, 2012ko apirilak 22, CC BY-SA 3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-5).
  3. Gras, Airy, D’Ambrosio, Ugo, Garnatje, Teresa, Parada, Montse eta Vallès, Joan. Artemisia vulgaris L.. digital.csic.es (Noiz kontsultatua: 2021-2-5).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]