Edukira joan

Ana Genoveva Borboi-Condékoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Genoveva Borboi-Condékoa

Bizitza
JaiotzaVincenneseko gaztelua1619ko abuztuaren 28a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1679ko apirilaren 5a (59 urte)
Hobiratze lekuaCouvent des Carmélites du faubourg Saint-Jacques (en) Itzuli
Familia
AitaHenrike II.a Borboi-Condékoa
AmaCharlotte Marguerite Montmorencykoa
Ezkontidea(k)Henri II d'Orléans, Duke of Longueville (en) Itzuli  (1642ko ekainaren 2a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 158365005 Edit the value on Wikidata

Ana Genoveva Borboi-Condékoa, Longuevilleko dukesa (1619ko abuztuaren 28a - 1679ko apirilaren 5a), Henrike II.a Borboi-Condékoak eta honen emazte Charlotte Montmorencykoak izan zuten alaba bakarra izan zen. Luis II.a Borboi-Condékoa eta Armando Borboi-Contikoaren arreba izan zen. Vincenneseko presondegian jaio zen, non bere gurasoak preso zeuden, Ankreko mariskalaren aurka egoteagatik, Maria Mediciren faboritoa, Luis XIII.a Frantziakoa adin txikikoa zen bitartean erregeordea izan zena.

Zorroztasun handiz hezia izan zen, Parisko Saint Jacques kaleko karmeldarren komentuan, non Pierre Corneillen lanak ezagutu eta lan hauengatik zaletu zen. Bere lehen urteak, bere amaren neba bakarra zen Henrike II.a Montmorencykoaren 1632ko exekuzioagatik itzalduak izan ziren, Richelieu kardinalaren aurka azpijokoan aritzeagatik zigortua izan zena, baita bere amaren lehengusu baten heriotzagatik ere, François de Montmorency-Boutevillena, dueluan hil zena 1627an. Baina bere gurasoek, bakeak egin zituzten Richelieurekin, eta gizartean aurkeztu ahal izan zen 1635ean, kultura arloetako damarik ezagunenetako bat bihurtuz. 1642an, adina bikoizten zion gizon alargun batekin ezkondu zen, Henrike Orleansekoarekin (1595-1663), Longuevilleko dukea, Normandiako gobernari izan zena 40 urtez. Richelieu hil ondoren, Anaren aita, Luis XIV.a Frantziakoa adin txikikoa zen bitartean erregeordetzako kontseiluaren buruzagi izendatu zuten, bere anaia Luisek, Rocroiko gudua irabazi zuen 1643an, eta, dukesa, pertsona politikoki garrantzitsu batean bihurtu zen. 1646an, bere senarrarekin joan zen Münsterrera, nora Julio Mazarinok bidali zuen misioaren buru bezala, eta non, Anak, Westfaliako Bakea prestatzen ari ziren diplomatiko alemaniar guztiak txunditu zituen, honen ondorioz, "Bakearen eta Konkordiaren jainkosa" deitua izan zelarik.

Itzuli zenean, François de La Rochefoucauld dukearen maitale bihurtu zen, Maximak lanaren egilea, pasio hau, bere anaiaren eragina lortzeko erabili zuena. Ana, lehen Frondaren arima izan zen, Armando Borboi-Contikoarekin "pozik ez zeudenen" laguntza lortuz, baita bere bigarren nebarena ere, eta bere senarrarena, Condé bera ere lortu nahirik, honek monarkiari zion leialtasunak, kolpea zapuztu zuelarik. Bakeak ez zuen konforme utzi, La Rochefoucauldentzat, honek nahi zituen tituluak lortu zituen arren.

Bigarren fronda, gainera, berak pentsatua izan zen, funtsezko paper bat izanez, lehenik Condé eta, ondoren, Turenne, matxinatuengana biltzera lortu zuenean. Gerraren azken urtean, Ana Bordelen bizi izan zen, Nemourseko dukearekin, La Rochefoucauldi, Ana utzi eta bere aurreko maitalea izan zen Chevreuseko dukesarekin itzultzeko aitzakia eman zion adiskidetasun bat.

Utzia eta gortean zoritxarrean eroria, Ana Genoveva, depresio batean erori zen, erlijioan, jansenismoan eta karitatean babestera eraman zuena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Genoveva Borboi-Condékoa Aldatu lotura Wikidatan