2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Danimarkan
2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Danimarkan | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2024ko ekainaren 9a | |||||||||||||
Mota | European Parliament election in Denmark (en) | |||||||||||||
Honen parte da | 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak | |||||||||||||
Hautatu duen kargua | 15 Europarlamentaria ≈ Europako Parlamentuko X. legealdia. Izendapenaren iraupena: 5 urte | |||||||||||||
Parte-hartzea | ||||||||||||||
| ||||||||||||||
Hauteskunde emaitza | ||||||||||||||
← 2019 (en) |
2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Danimarkan 2024ko ekainaren 9an egin ziren, 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeen barnean. Faroeak eta Groenlandia Danimarkaren parte dira, baina ez dira Europar Batasunaren parte eta, beraz, ez dute hauteskunde hauetan parte hartzen. Lehenengoak izan ziren Brexitaren ostean.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko hauteskundeekin alderatuta, Danimarkak eserleku bat gehiago du, 15 guztira. Aurreko hauteskundetan Venstre alderdiak eta Sozialdemokratek hiruna eserleku lortu zituzten. Hirugarren geratu zen Ezker Berdea alderdiak eta Sozialdemokratek koalizioa aurkeztu zuten 2024ko hauteskundeetan.
Hauteskunde-prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danimarkak hautatzen dituen 15 kideak barruti bakarrean eta D'Hondt metodoa erabilita esleitzen dira. Alderdiek zerrenda irekia edo zerrenda ia-itxia izan dezakete, eta posible da hauteskunde-aliantzak eratzea, udal hauteskundetan bezala.