2002ko Baliko atentatuak
2002ko Baliko atentatuak | |
---|---|
Mota | suicide bombing (en) atentatu |
Honen parte da | terrorism in Indonesia (en) |
Denbora-tarte | 2002 - 2002 |
Data | 2002ko urriaren 12a |
Herrialdea | Indonesia |
Pertsona hilak | 204 |
Pertsona zaurituak | 209 |
2002ko Baliko atentatuak Indonesiako Bali uharteko Kuta barrutian 2002ko urriaren 12an egindako atentatuak izan ziren. Erasoak uharteko gune turistikoak izan zituen helburu, horretarako turistez betetako diskoteketan lehergailuak jarriz. Guztira 202 pertsona hil ziren, tartean 88 australiar, 38 indonesiar eta bost suediar.
Atentatua Jemaah Islamiyah muturreko talde islamiar terroristak burutu zuen eta guztira hiru leherketa izan ziren, atentatu suizida eta auto bonba bat turista guneetan eta lehergailu bat Ameriketako Estatu Batuetako Denpasarreko kontsulatuaren aurrean.
2008ko azaroaren 9an, Imam Samudra, Amrozi Nurhasyim eta Huda bin Abdul Haq hilarazi zituzten atentatuan parte hartzeagatik.
Hildakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 21 herrialdeetako 202 pertsona hil ziren atentatuan[1].
Herrialdea | Hildakoak |
---|---|
Australia | 88 |
Indonesia | 38 |
Erresuma Batua | 27 |
Ameriketako Estatu Batuak | 7 |
Suedia | 6 |
Alemania | 6 |
Herbehereak | 4 |
Frantzia | 4 |
Danimarka | 3 |
Zeelanda Berria | 3 |
Suitza | 3 |
Brasil | 2 |
Kanada | 2 |
Japonia | 2 |
Hego Afrika | 2 |
Hego Korea | 2 |
Ekuador | 1 |
Grezia | 1 |
Irlanda | 1 |
Italia | 1 |
Polonia | 1 |
Portugal | 1 |
Taiwan | 1 |
Ezezaguna | 2 |
Guztira | 202 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bali death toll set at 202. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-9-5).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Hildakoak gogoratzen dituen webgunea, indo.com