1940
Itxura
1940. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1937 • 1938 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1940 MCMXL |
Ab urbe condita | 2693 |
Armeniar egutegia | 1389 ԹՎ ՌՅՁԹ |
Bahá'í egutegia | 96 – 97 |
Bengaliar egutegia | 1347 |
Berber egutegia | 2890 |
Egutegi budista | 2484 |
Myanmarko egutegia | 1302 |
Bizantziar egutegia | 7448 – 7449 |
Koptoen egutegia | 1656 – 1657 |
Etiopiar egutegia | 1932 – 1933 |
Hebrear egutegia | 5700 – 5701 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1996 – 1997 |
Shaka Samvat | 1862 – 1863 |
Kali Yuga | 5041 – 5042 |
Iraniar egutegia | 1318 – 1319 |
Islamiar egutegia | 1358 – 1359 |
Japoniar egutegia | Shōwa 15 (昭和15年) |
Korear egutegia | 4273 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2483 |
Holozeniar egutegia | 11940 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 4a – Zuberoako mugan zegoen Gurseko kontzentrazio-esparrura lehen euskal hiritarrak iritsi ziren.
- Uztailaren 24a – Alemania naziko armada Ipar Euskal Herrira iritsi eta mugaren parte bat okupatu zuen. Lapurdi eta Nafarroa Beherea nazien kontrolpera igaro ziren.
- Urriaren 23a – Francisco Francok eta Adolf Hitlerrek Hendaian topo egin zuten.
- Abenduaren 2a – Zornotzako hilerriko euskarazko inskripzioak ere kendu eta gaztelaniazkoak jartzeko agindu zuten agintari frankistek.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 15a – McDonald´s enpresa sortu zuten AEBetan.
- Ekainaren 18a – Charles de Gaulle "Frantziako Indar Askeen" buruak deia egin zuen Frantzia okupatu zuten nazien aurka, jendea "Erresistentzia"ren alde bultzaraziz.
- Ekainaren 21a – Bigarren Mundu Gerra: Frantsesak Alemaniaren aurrean errenditu ziren.
- Urriaren 13a – Londres hiria Alemaniak bonbardatu zuen hamar egunez.
- Urriaren 15a – Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidente izana, fusilatu zuten.
- Urriaren 28a – Grezia sartu zen Bigarren Mundu Gerran.
- Azaroaren 9a – Joaquín Rodrigoren Concierto de Aranjuez ("Aranjuezeko kontzertua") estreinatu zen.
- Abenduaren 22a – Manchesterrek (Ingalaterra) airezko eraso alemaniarra jasan zuen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 10a – Walt Disneyren "Fantasia" filma estreinatu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bigarren Mundu Gerra zela eta, hurrengo ekitaldiak ez ziren ospatu:
- 1940ko Neguko Olinpiar Jokoak, Garmisch-Partenkirchenen (Alemania) ospatu beharrekoak.
- 1940ko Udako Olinpiar Jokoak, Helsinkin (Finlandia) ospatu beharrekoak.
- Eibar Kirol Elkartea sortu zen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 4a – Luc Boltanski, frantziar soziologo eta idazlea.
- Urtarrilaren 4a – Helmut Jahn, alemaniar-estatubatuar arkitektoa (h. 2021).
- Urtarrilaren 4a – Brian Josephson, galestar fisikaria, 1973ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 4a – Léon Semmeling, flandriar futbolaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 4a – Gao Xingjian, txinatar idazlea, 2000ko Literaturako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 6a – Rafael Mendizabal, donostiar antzerkigile eta negozio-gizona (h. 2009).
- Urtarrilaren 9a – Pierre Combescot, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2017).
- Urtarrilaren 9a – Miguel Ángel Rodríguez Echeverría, Costa Ricako presidente ohia.
- Urtarrilaren 11 – Franco Balmamion, italiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 12a – José Larrauri, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 12a – Serge Latouche, frantziar ekonomialaria, Desazkundearen ekonomiaren teoriko nagusienetako bat.
- Urtarrilaren 13a – Edmund White, estatubatuar idazlea, maitasun homosexuala jorratzen duena.
- Urtarrilaren 14a – Georgie Dann, frantziar-espainiar abeslaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 14a – Trevor Nunn, britainiar antzerki zuzendaria.
- Urtarrilaren 15a - Martha Jungwirth, austriar margolaria.
- Urtarrilaren 15a – Luis Racionero, kataluniar idazlea (h. 2020).
- Urtarrilaren 17a – Kipchoge Keino, kenyar atleta ohia.
- Urtarrilaren 17a – Mircea Snegur, lehendabiziko Moldaviako presidentea (h. 2023).
- Urtarrilaren 17a – Tabaré Vázquez, Uruguaiko presidentea (h. 2020).
- Urtarrilaren 18a – José María Argoitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 18a – Francesc Betriu, kataluniar zinema eta telebista zuzendaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 20a – Mandé Sidibé, Maliko lehen ministroa (h. 2009).
- Urtarrilaren 21a – Jack Nicklaus, estatubatuar golflaria, historiako handienetakoa.
- Urtarrilaren 22a – John Hurt, britainiar aktorea (h. 2017).
- Urtarrilaren 22a – Germán Sánchez Espeso, nafar eleberrigilea.
- Urtarrilaren 23a – Jorge Albistur, euskal arbasodun uruguaiar idazlea, irakaslea eta literatura kritikoa (h. 2019).
- Urtarrilaren 24a – Joachim Gauck, Alemaniako presidente ohia.
- Urtarrilaren 26a – Juan José Izarra, espainiar abokatu eta politikari ohia, Bizkaiko gobernadore zibila.
- Urtarrilaren 27a – Fernando Ansola, euskal herritar futbolaria (h. 1986).
- Urtarrilaren 27a – Bernd Jentzsch, alemaniar idazlea.
- Urtarrilaren 28a – Carlos Slim, mexikar enpresaburu eta ingeniaria.
- Urtarrilaren 30a – Teolinda Gersão, portugaldar eleberrigilea.
- Urtarrilaren 30a – Denis Langlois, frantziar legegizon eta idazlea.
- Urtarrilaren 31 – Paco Sagarzazu, gipuzkoar aktorea.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 4a – George A. Romero, estatubatuar zinemagilea (h. 2017).
- Otsailaren 5a – H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista (h. 2014).
- Otsailaren 6a – Ricardo García Damborenea, euskal herritar politikari eta medikua.
- Otsailaren 7a – Toshihide Maskawa, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Otsailaren 7a – Tony Tan, Singapurreko presidentea.
- Otsailaren 9a – J.M.Coetzee, hegoafrikar idazlea, 2003ko Literaturako Nobel Saria.
- Otsailaren 9a – María Teresa Uribe, kolonbiar soziologoa (h. 2019).
- Otsailaren 10a – José Antonio Almandoz, el peque, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Otsailaren 10a – Mary Rand, britainiar atleta ohia, luzera-jauzian aditua.
- Otsailaren 12a – Robert Saladrigas, kataluniar kazetari, kritikari eta idazlea (h. 2018).
- Otsailaren 16a – Roberto Innocenti, italiar ilustratzailea.
- Otsailaren 16a – Hana Te Hemara, maori jatorriko zeelandaberritar hizkuntza- eta kultura-aktibista (h. 1999).
- Otsailaren 17a – Vicente Fernández, Chente, mexikar abeslari eta aktorea (h. 2021).
- Otsailaren 17a – Willy Holdorf, alemaniar atleta (h. 2020).
- Otsailaren 19a – Saparmurat Nijazov, Turkmenistango diktadorea (h. 2006).
- Otsailaren 19a – Smokey Robinson, estatubatuar musikaria eta abeslaria, rockaren historiako musika-jotzaile eta musikagile nagusietakoa.
- Otsailaren 20a – Anke Ehrhardt, sexu eta genero garapeneko alemaniar ikerlaria.
- Otsailaren 20a – Jimmy Greaves, ingeles futbolari eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- Otsailaren 21a – Bruno Bolchi, italiar futbolaria eta futbol entrenatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 21a – John Lewis, estatubatuar ekintzaile eta politikaria, Eskubide zibil eta politikoen aldeko buruzagia (h. 2020).
- Otsailaren 23a – Peter Fonda, estatubatuar aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (h. 2019).
- Otsailaren 24a – Denis Law, eskoziar futbolari ohia.
- Otsailaren 25a – Thue Christiansen, groenlandiar irakasle, artista bisuala eta politikaria, Groenlandiako banderaren diseinatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 25a – Jesus Lopez Cobos, espainiar orkestra zuzendaria (h. 2018).
- Otsailaren 26a – Azzedine Alaïa, tunisiar jatorriko frantziar jostuna (h. 2017).
- Otsailaren 28a – Mario Andretti, 1 Formulako eta beste lehiaketa batzuetako italiar-estatubatuar pilotu ohia.
- Otsailaren 29a – Bartolomeo Konstantinoplakoa, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – Elena Asins, espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa (h. 2015).
- Martxoaren 2a – Juan Luis Galiardo, espainiar aktorea (h. 2012).
- Martxoaren 2a – Lothar de Maizière, Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko lehen ministroa.
- Martxoaren 2a – Billy McNeill, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- Martxoaren 3a - Merche Gallardo Carrillo, Saturrarango emakumeen kartzelan jaiotako emakume ekintzailea.
- Martxoaren 6a – Miguel Jose Asurmendi, euskal apezpikua, Gasteizko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (h. 2016).
- Martxoaren 6a – Francisco Borda Garde, UPNko nafar politikaria.
- Martxoaren 6a – Javier María Hernández Arsuaga, gipuzkoar txistularia eta musikagilea.
- Martxoaren 7a – Rudi Dutschke, alemaniar soziologo eta ekintzaile ezkertiarra (h. 1979).
- Martxoaren 7a – Hannah Wilke, estatubatuar margolari, eskultore, argazkilari, bideoartista, performancelaria eta irakaslea (h. 1993).
- Martxoaren 8a - Ramón Sáez Marzo, espainiar txirrindularia (h. 2013).
- Martxoaren 8a – Jaime Valdivielso, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 2016).
- Martxoaren 9a – Raúl Juliá, puertorricar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 1994).
- Martxoaren 10a – Lorenzo Aillapán, poeta, aktore, zinema-ekoizle, antropologo, maputxe hizkuntzaren irakasle eta artisau maputxea.
- Martxoaren 10a – Chuck Norris, estatubatuar aktorea eta borroka-artista.
- Martxoaren 11 – Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (h. 2019).
- Martxoaren 12a – Al Jarreau, estatubatuar jazz, soul, rhythm and blues eta pop abeslaria (h. 2017).
- Martxoaren 12a – Ramón Mendiburu, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 13a – Jacqueline Sassard, frantziar aktorea.
- Martxoaren 13a – Candi Staton, estatubatuar gospel, soul eta disko musikako kantautorea.
- Martxoaren 14a – Masahiro Hamazaki, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 15a – Vladas Česiūnas, piraguismoan lehiatu zen sobietar eta lituaniar kirolaria (h. 2023).
- Martxoaren 15 – Phil Lesh, estatubatuar baxu-jotzailea, Grateful Dead taldeko kide sortzailea (h. 2024).
- Martxoaren 16a – Claus Offe, joera marxistako alemaniar soziologoa.
- Martxoaren 17a – Luis Baraiazarra, bizkaitar maisua, karmeldarra, euskal filologian lizentziatua eta euskaltzain urgazlea (h. 2024).
- Martxoaren 21a – Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria (h. 2010).
- Martxoaren 22a – Haing S. Ngor, kanbodiar-estatubatuar medikua eta aktorea (h. 1996).
- Martxoaren 24a – Luis Maria Etxeberria, euskal herritar futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 25a – Joaquim Galera, espainiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 26a – James Caan, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Martxoaren 26a – Nancy Pelosi, estatubatuar politikaria.
- Martxoaren 28a – José Luis Azkona, nafar apaiza, Marajóko apezpikua (h. 2024).
- Martxoaren 28a – Russell Banks, estatubatuar eleberrigilea (h. 2023).
- Martxoaren 29a – Astrud Gilberto, brasildar abeslaria (h. 2023).
- Martxoaren 29a – Ignazio Otsoa Oltzako Sanz, Iñaki Desormais, nafar poeta (h. 2015).
- Martxoaren 30a – Pedro Shimose, boliviar idazle, kazetari eta irakaslea.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Luis Alberto Agiriano, arabar politikaria (h. 2019).
- Apirilaren 1a – Wangari Maathai, kikuyu etniako keniar ekintzaile ekologista eta feminista, 2004ko Bakearen Nobel Saria (h. 2011).
- Apirilaren 3a – Jose Antonio Etxebarrieta, euskal abokatua eta ETAren buruzagia (h. 1973).
- Apirilaren 4a – Laila Shawa, palestinar artista bisuala (h. 2022).
- Apirilaren 4a – Juan Maria Uribezubia, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- Apirilaren 6a – Homero Aridjis, mexikar poeta, nobelagile, ingurugiroaren aldeko ekintzaile eta diplomatikoa.
- Apirilaren 6a – Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (h. 2011).
- Apirilaren 6a – Andrés Pajares, espainiar umorista eta aktorea.
- Apirilaren 8a – John Havlicek, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2019).
- Apirilaren 8a – Chicho Sánchez Ferlosio, espainiar kantautorea (h. 2003).
- Apirilaren 11 – Hasan Muratović, Bosnia eta Herzegovinako lehen ministroa (h. 2020).
- Apirilaren 12a – Herbie Hancock, estatubatuar jazz musikaria.
- Apirilaren 13a – Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (h. 2016).
- Apirilaren 13a – Jean-Marie Gustave Le Clézio, frantziar idazlea, 2008ko Literaturako Nobel Saria.
- Apirilaren 13a – Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (h. 2021).
- Apirilaren 14a – Antonio Blanco Martínez, espainiar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 14a – Julie Christie, britainiar aktorea.
- Apirilaren 14a – Maria Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzesa ezkontidea (h. 2021).
- Apirilaren 16a – Margarita II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregina.
- Apirilaren 16a – Zoila Quiñones, mexikar aktorea (h. 2024).
- Apirilaren 17a – Yvonne Blake, espainiar-britainiar jantzi-diseinatzailea (h. 2018).
- Apirilaren 17a – Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2018).
- Apirilaren 17a – Anja Silja, alemaniar sopranoa.
- Apirilaren 18a – Alain Desrosières, frantziar estatiskaria, ospetsua estatistikaren historian eta soziologian egindako ikerketengatik (h. 2013).
- Apirilaren 18a – Ira von Fürstenberg, italiar socialite eta antzezlea (h. 2024).
- Apirilaren 18a – Joseph Leonard Goldstein, estatubatuar sendagile eta genetista, 1985eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Apirilaren 18a – Fermin Iraolagoitia, bizkaitar idazlea.
- Apirilaren 18a – Vladimir Vassiliev, errusiar dantzaria eta koreografoa.
- Apirilaren 20a – Pilar Miró, espainiar zinema zuzendaria (h. 1997).
- Apirilaren 20a – Miquel Roca, kataluniar abokatu eta politikaria, Espainiako 1978ko konstituzioaren zazpi aitetako bat.
- Apirilaren 21a – Francesc Buscató, kataluniar saskibaloi jokalaria, inoizko jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa.
- Apirilaren 21a – Maria Angelica Motta-Maués, brasildar antropologo eta irakaslea.
- Apirilaren 23a – Jose Maria Rementeria, bizkaitar apaiz, euskaratzaile eta ohorezko euskaltzaina (h. 2023).
- Apirilaren 24a – Sue Grafton, eleberri poliziakoen estatubatuar idazlea (h. 2017).
- Apirilaren 25a – Clara Isabel Francia, espainiar kazetaria.
- Apirilaren 25a – Al Pacino, italiar jatorriko estatubatuar aktorea, bere belaunaldiko onenetarikotzat joa.
- Apirilaren 26a – Margaret Cruikshank, estatubatuar idazle feminista lesbiana eta akademikoa.
- Apirilaren 27a – Pepe Mediavilla, kataluniar bikoizketa aktore eta zuzendaria (h. 2018).
- Apirilaren 29a – Peter Diamond, estatubatuar ekonomialaria, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Apirilaren 30a – Marutei Tsurunen, finlandiar-japoniar politikaria.
- Apirilaren 30a – Burt Young, estatubatuar aktorea (h. 2023).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Brigitte Varangot, lapurtar golf-jokalari amateurra (h. 2007).
- Maiatzaren 2a – Manuel Esquivel, Belizeko lehen ministroa (h. 2022).
- Maiatzaren 4a – José Luis Astigarraga, gipuzkoar pasiotar apaiz eta gotzaina (h. 2017).
- Maiatzaren 4a – Ronnie Bond, ingeles bateria-jotzailea, The Troggs taldeko kidea (h. 1992).
- Maiatzaren 4a – Julian Lajos, esku huskako nafar pilotaria (h. 2013).
- Maiatzaren 5a – Lance Henriksen, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea.
- Maiatzaren 5a – Felix Ormazabal, euskal abokatu eta politikaria (h. 2022).
- Maiatzaren 7a – Angela Carter, ingeles kazetari eta eleberrigilea (h. 1992).
- Maiatzaren 8a – Javier Garcia Egotxeaga, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (h. 2002).
- Maiatzaren 8a – Ricky Nelson, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea (h. 1985).
- Maiatzaren 9a – James L. Brooks, judu jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- Maiatzaren 13a – Bruce Chatwin, ingeles bidaia-idazle, eleberrigile eta kazetaria (h. 1989).
- Maiatzaren 14a – Peggy Moffitt, estatubatuar modelo eta aktorea (h. 2024).
- Maiatzaren 15a – Roger Ailes, estatubatuar telebista exekutiboa (h. 2017).
- Maiatzaren 15a – Proinsias De Rossa, irlandar politikari ezkertiarra.
- Maiatzaren 15a – Jackie Shane, estatubatuar soul eta rhythm and blues abeslaria. (h. 2019).
- Maiatzaren 17a – Miguel Bonasso, argentinar idazle, kazetari eta politikaria.
- Maiatzaren 19a – Jan Janssen, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 23a – Cora Sadosky, argentinar matematikaria (h. 2010).
- Maiatzaren 23a – Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (h. 2006).
- Maiatzaren 24a – Moudud Ahmed, Bangladeshko lehen ministroa (h. 2021).
- Maiatzaren 24a – Joseph Brodsky, errusiar-estatubatuar poeta, 1987ko Literaturako Nobel Saria (h. 1996).
- Maiatzaren 26a – Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (h. 2012).
- Maiatzaren 27a – Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (h. 2003).
- Maiatzaren 27a – Mariano Haro, espainiar atleta (h. 2024).
- Maiatzaren 28a – Hiroshi Katayama, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 29a – Taihō Kōki, japoniar sumolaria, gerra osteko sumolaririk garrantzitsuena kontsideratua (h. 2013).
- Maiatzaren 30a – Koldo Gorostiaga, Bizkaian jaio eta Lapurdin bizi den unibertsitate irakasle eta ezker abertzaleko kidea.
- Maiatzaren 31 – Alfonso Guerra, espainiar politikaria.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – René Auberjonois, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Ekainaren 1a – Bernard Housset, baxenafar apaiza, Montaubango eta Arroxelako apezpikua.
- Ekainaren 1a – Kip Thorne, estatubatuar fisikari teorikoa, 2017ko Fisikako Nobel Saria.
- Ekainaren 2a – Konstantino II.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 2023).
- Ekainaren 5a – Imre Komora, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 2024).
- Ekainaren 6a – Santi Auzmendi, gipuzkoar moda sortzailea eta jostuna (h. 2014).
- Ekainaren 6a – Willie John McBride, iparirlandar errugbilari ohia.
- Ekainaren 7a – Tom Jones, galestar abeslaria.
- Ekainaren 8a – Nancy Sinatra, estatubatuar aktore eta kantaria.
- Ekainaren 10a – Rafael Gurrea, UPNko nafar politikaria (h. 2021).
- Ekainaren 10a – Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (h. 2012).
- Ekainaren 11a – Juan María Zorriketa, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a – Albert Razin, udmurt ekintzaile publiko eta erlijiosoa (h. 2019).
- Ekainaren 13a – Dallas Long, estatubatuar pisu jaurtitzailea (h. 2024).
- Ekainaren 14a – Zubaida Tharwat, egiptoar zinema, telebista eta antzoki aktorea (h. 2016).
- Ekainaren 15a – Cristino Seriche Bioko, Ekuatore Gineako Errepublikako lehen ministroa (h. 2024).
- Ekainaren 15a – Marilú Marini, argentinar aktorea.
- Ekainaren 16a – Otacílio Gonçalves, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Ekainaren 16a – César Pérez de Tudela, espainiar alpinista, kazetari eta abokatua.
- Ekainaren 17a – George Akerlof, estatubatuar ekonomialaria, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Ekainaren 17a – Ali Saibou, Nigerko presidentea (h. 2011).
- Ekainaren 18a – Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón, espainiar legelaria eta politikaria.
- Ekainaren 20a – Vladimir Korenev, sobietar-errusiar zinema eta antzerki aktore eta irakaslea (h. 2021).
- Ekainaren 20a – Ignacio Milam Tang, Ekuatore Gineako lehen ministro ohia.
- Ekainaren 21a – Michael Ruse, britainiar filosofoa (h. 2024).
- Ekainaren 22a – Abbas Kiarostami, irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2016).
- Ekainaren 22a – Daniel Quillen, estatubatuar matematikaria (h. 2011).
- Ekainaren 23a – Wilma Rudolph, estatubatuar atleta (h. 1994).
- Ekainaren 23a – Stuart Sutcliffe, britainiar margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea (h. 1962).
- Ekainaren 24a – Vittorio Storaro, italiar zinema argazkilaria.
- Ekainaren 24a – Claude Vasconi, frantziar arkitektoa (h. 2009).
- Ekainaren 25a – Shozo Tsugitani, japoniar futbolaria (h. 1978).
- Ekainaren 25a – Clint Warwick, ingeles musikaria, The Moody Blues taldeko baxu-jotzailea (h. 2004).
- Ekainaren 26a – José Luis Álava, arabar tiratzaile ohia.
- Ekainaren 27a – Jesus Montes, gipuzkoar margolaria.
- Ekainaren 28a – José Sanchis Sinisterra, espainiar antzerkigilea.
- Ekainaren 28a – Muhammad Yunus, bangladeshtar enpresaburu eta ekonomialaria, 2006ko Bakearen Nobel Saria.
- Ekainaren 29a – John Dawes, galestar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2021).
- Ekainaren 29a – Maria Josep Udina i Abelló, kataluniar pedagogo, politikari, idazle eta esperantista (h. 2024).
- Ekainaren 30a – Victor Erize, bizkaitar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 2a – Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- Uztailaren 3a – Jerzy Buzek, Poloniako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Uztailaren 5a – Chuck Close, estatubatuar artista (h. 2021).
- Uztailaren 5a – Teresa Eguibar, espainiar eskultorea (h. 2000).
- Uztailaren 5a – Francesco Tonucci, Frato, italiar pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilaria.
- Uztailaren 6a – Rex Cawley, estatubatuar atleta (h. 2022).
- Uztailaren 6a – Nursultan Nazarbajev, lehendabiziko Kazakhstango presidentea.
- Uztailaren 6a – Tove Skutnabb-Kangas, finlandiar hizkuntzalari eta pedagogoa (h. 2023).
- Uztailaren 7a – Ringo Starr, ingeles bateria-jolea, The Beatleseko taldekidea izandakoa.
- Uztailaren 10a – Dawie de Villiers, hegoafrikar ministro protestante, errugbilari, diplomazialari eta politikaria (h. 2022).
- Uztailaren 12a – Karlos Otegi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea.
- Uztailaren 13a – Patrick Stewart, ingeles aktorea.
- Uztailaren 14a – Félix Ruiz Gabari, Gato, nafar futbolaria (h. 1993).
- Uztailaren 18a – James Brolin, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 18a – Peter Mutharika, Malawiko presidente ohia.
- Uztailaren 19a – Jose Antonio Rubalkaba, bizkaitar politikari jeltzalea.
- Uztailaren 22a – Alex Trebek, kanadiar-estatubatuar telebista aurkezlea eta aktorea (h. 2020).
- Uztailaren 22a – Vera Tschechowa, alemaniar aktorea eta zinema ekoizlea (h. 2024).
- Uztailaren 26a – Aurelio González, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 27a – Pina Bausch, alemaniar dantzari modernoa, koreografoa, dantza irakaslea eta ballet zuzendaria (h. 2009).
- Uztailaren 28a – Hérard Abraham, Haitiko presidentea (h. 2022).
- Uztailaren 29a - Betty Harris, estatubatuar kimikaria, lehergailuen kimikaren arloan egindako lanagatik ezaguna.
- Uztailaren 30a – Clive Sinclair, britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua, ZX Spectrum ordenagailuaren sortzailea (h. 2021).
- Uztailaren 31 – Fleur Jaeggy, italierazko suitzar idazlea.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Totó La Momposina, kolonbiar musika folklorikoko abeslaria.
- Abuztuaren 3a – Martin Sheen, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 4a – Monica Oliphant, ingeles-australiar zientzialari ikertzailea, eguzki-energian aditua.
- Abuztuaren 5a – Suzana de Moraes, brasildar aktore, zinemagile eta zuzendaria (h. 2015).
- Abuztuaren 6a - María Luisa López Fernández, espainiar botanikari eta katedraduna.
- Abuztuaren 7a – Jean-Luc Dehaene, Belgikako lehen ministroa (h. 2014).
- Abuztuaren 8a – Just Jaeckin, frantziar zinema zuzendaria (h. 2022).
- Abuztuaren 8a – Dennis Tito, estatubatuar enpresaburu aberatsa, lehenengo espazio-turista izateagatik ezaguna.
- Abuztuaren 9a – Mercedes Alonso, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 9a - Juan Goiaran, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 2017).
- Abuztuaren 12a – Tony Allen, nigeriar musikaria (h. 2020).
- Abuztuaren 14a – Arístides Royo, Panamako presidente ohia.
- Abuztuaren 15a – Dora Barrancos, argentinar ikertzaile, soziologo, historialari, hezitzaile eta feminista.
- Abuztuaren 15a – José Antonio Momeñe, euskal txirrindularia (h. 2010).
- Abuztuaren 16a – Bruce Beresford, australiar zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 18a – Jesús Quintero, kazetaria, zuzendaria eta Espainiako irrati eta telebistako programen aurkezlea (h. 2022).
- Abuztuaren 19a – José Luis Balbín, espainiar kazetaria (h. 2022).
- Abuztuaren 22a – Yambo Ouologuem, maliar idazlea (h. 2017).
- Abuztuaren 23a – Carmen de la Maza, gipuzkoar antzezlea (h. 2022).
- Abuztuaren 23a – Thomas A. Steitz, estatubatuar kimikaria, 2009ko Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- Abuztuaren 24a – Colita, kataluniar argazkilaria (h. 2023).
- Abuztuaren 25a – Édouard Michelin, frantziar industriala, bere anaiarekin batera Michelin konpainiaren sortzailea (j. 1859).
- Abuztuaren 25a – Joseph Van Dam, belgikar baritonoa.
- Abuztuaren 26a – Michel Micombero, Burundiko presidentea (h. 1983).
- Abuztuaren 28a – Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (h. 2017).
- Abuztuaren 29a – Valentín Uriona, euskal txirrindularia (h. 1967).
- Abuztuaren 31 – Alain Calmat, frantziar patinatzaile artistiko ohia eta politikaria.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Annie Ernaux, frantziar idazlea.
- Irailaren 2a – Régis Debray, frantziar idazlea eta saiakeragilea.
- Irailaren 2a – Alejandro Rojas-Marcos, andaluziar politikaria, Sevillako alkate ohia.
- Irailaren 3a – Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (h. 2015).
- Irailaren 3a – Brian Lochore, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2019).
- Irailaren 4a – Jesus Maria Etxezarreta, Izazpi, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 4a - Carme Giralt i Rosés, kataluniar irakaslea, hezkidetza, eskultismo laikoa eta tokiko politikaren alde lan egin zuena (h. 2022).
- Irailaren 5a – Raquel Welch, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Irailaren 7a – Dario Argento, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- Irailaren 7a – Abdurrahman Wahid, Indonesiako 4. presidentea (h. 2009).
- Irailaren 10a – Cecilia Bartolomé, espainiar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Irailaren 10a – Alessandro Minuto-Rizzo, italiar diplomazialaria, NATOren behin-behineko Idazkari orokorra.
- Irailaren 10a – Celina Pereira, caboverdetar abeslaria, idazlea, istorioen kontalaria eta hezitzailea (h. 2020).
- Irailaren 10a – Luis Alberto Salazar-Simpson, espainiar enpresaburu eta abokatua, Bizkaiko gobernadore zibila.
- Irailaren 11 – Brian De Palma, estatubatuar zinema-zuzendari eta gidoigilea.
- Irailaren 12a – José Antonio Gaiarre, nafar nekazari eta politikaria.
- Irailaren 13a – Óscar Arias, Costa Ricako presidente ohia eta 1987ko Bakearen Nobel Saria.
- Irailaren 13a – Plácido Bilbao, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- Irailaren 15a – Tomas Hernández Mendizabal, gipuzkoar margolari, eskultore eta kartelgilea (h. 2021).
- Irailaren 16a – José María Arrate, Athletic Clubeko presidente ohia.
- Irailaren 18a – Frankie Avalon, estatubatuar pop abeslaria, bere garaian nerabeen idoloa.
- Irailaren 20a – Tarō Asō, Japoniako lehen ministroa.
- Irailaren 20a – Burhanuddin Rabbani, Afganistango presidentea (h. 2011).
- Irailaren 22a – Anna Karina, daniar jatorriko frantziar zinema aktore eta zuzendaria, idazle eta abeslaria (h. 2019).
- Irailaren 22a – Teresa Mendizabal, arabar zientzialari eta fisikaria.
- Irailaren 23a – José Luis García Saiz, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- Irailaren 23a – Alberto Miralles, espainiar idazle, antzerki egile, egokitzaile eta zuzendaria (h. 2004).
- Irailaren 23a – Michel Temer, Brasilgo presidentea.
- Irailaren 27a – Pilar Cabot, katalan idazlea (h. 2017).
- Irailaren 27a – Mishal Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra.
- Irailaren 27a – Pilar Rodríguez, nafar aktorea.
- Irailaren 30a – Manana Avazashvili, georgiar-gasteiztar piano-jotzailea eta musika-pegagogoa.
- Irailaren 30a – Harry Jerome, kanadar atleta (h. 1982).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Richard Corben, estatubatuar komikigilea (h. 2020).
- Urriaren 1a – Angel Zelaieta, bizkaitar idazlea eta irakaslea.
- Urriaren 2a – Angel Ruiz Erentxun, nafar politikari eta abokatua.
- Urriaren 2a – Andrés Salcedo, kolonbiar esataria, berriemailea, idazlea, musikagilea, aurkezlea eta kirol-kazetaria (h. 2022).
- Urriaren 3a – Mike Troy, estatubatuar igerilaria (h. 2019).
- Urriaren 5a – Milena Dravić, serbiar aktorea (h. 2018).
- Urriaren 9a – Edy Cerri, brasildar aktore ohia.
- Urriaren 9a – John Lennon, The Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea (h. 1980).
- Urriaren 12a – Teresa Icaza, panamar artista plastikoa (h. 2010).
- Urriaren 14a – Cliff Richard, ingeles rock and roll abeslaria, musikaria, ekoizlea eta filantropoa.
- Urriaren 15a – Peter C. Doherty, australiar zientzialaria, 1996ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 15a – José Ramón Goienetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 18a – Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (h. 2018).
- Urriaren 18a – Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (h. 2018).
- Urriaren 18a – Juan Antonio Letamendia, gipuzkoar idazlea (h. 2019).
- Urriaren 19a – Michael Gambon, irlandar jatorriko ingeles aktorea (h. 2023).
- Urriaren 20a – Robert Pinsky, estatubatuar olerkari, kritikari eta itzultzailea.
- Urriaren 20a – Juan Antonio Urbeltz, nafar folklorista eta kulturgizona.
- Urriaren 23a – Pelé, brasildar futbolaria, historiako garrantzitsuenetarikoa (h. 2022).
- Urriaren 25a – Apolo Nsibambi, Ugandako lehen ministroa (h. 2019).
- Urriaren 27a – John Gotti, estatubatuar gangsterra, New Yorkeko Gambino familiaren buruzagia (h. 2002).
- Urriaren 27a – José Luis Pérez, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 28a – Danièle Sallenave, frantziar idazle eta itzultzailea.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 4a – Carlos Etxeberria, nafar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 5a – Imanol Irigoien, gipuzkoar idazlea eta margolaria.
- Azaroaren 5a – Elke Sommer, alemaniar aktorea.
- Azaroaren 6a – Clara Janés, kataluniar idazlea.
- Azaroaren 7a – Antonio Skármeta, txiletar idazlea (h. 2024).
- Azaroaren 8a – Charles T. Kowal, estatubatuar astronomoa (h. 2011).
- Azaroaren 9a – Francisco Solabarrieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 13a – Saul Kripke, estatubatuar tradizio analitikoko filosofo eta logikoa (h. 2022).
- Azaroaren 15a – Roberto Cavalli, italiar moda-diseinatzaile eta asmatzailea (h. 2024).
- Azaroaren 15a – Guy Poulou, lapurtar dentista, Ziburuko auzapeza (h. 2021).
- Azaroaren 17a – Luke Kelly, irlandar eta folk musikaria, The Dubliners taldearen sortzaileetako bat (h. 1984).
- Azaroaren 18a – Qabus Bin Said, Omango sultana (h. 2020).
- Azaroaren 19a – Jose Ramon Agiriano, arabar sukaldaria.
- Azaroaren 19a – Kšumancäń Pirguž, erzien eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2024).
- Azaroaren 20a – Arieh Warshel, israeldar biokimikari eta biofisikaria, 2013ko Kimikako Nobel Saria.
- Azaroaren 21a – Juan Carlos Abasolo, gipuzkoar futbolaria (h. 2022).
- Azaroaren 21a – Natalia Makarova, errusiar-estatubatuar ballet dantzaria.
- Azaroaren 22a – Terry Gilliam, ingeles zinema zuzendari, gidoilaria, aktorea eta marrazki bizidunen egilea eta Monty Python taldeko kidea.
- Azaroaren 22a – Andrzej Żuławski, poloniar zinema zuzendaria (h. 2016).
- Azaroaren 23a – Gösta Pettersson, suediar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 25a – Jan Jongbloed, herbeheretar futbolaria (h. 2023).
- Azaroaren 25a – Karl Offmann, Maurizioko presidentea (h. 2022).
- Azaroaren 26a – Enrico Bombieri, italiar matematikaria.
- Azaroaren 27a – Bruce Lee, borroka arteetako maisua, aktorea, filosofoa, zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea (h. 1973).
- Azaroaren 28a – Idoia Estornes, gipuzkoar idazlea eta historialaria.
- Azaroaren 28a – Javier Sádaba, bizkaitar filosofoa eta gaztelaniazko idazlea.
- Azaroaren 29a – Seán Cannon, irlandar musikaria, The Dubliners taldeko kidea.
- Azaroaren 29a – Denny Doherty, kanadar musikari, abeslari eta aktorea, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 2007).
- Azaroaren 29a – José Antonio González Salazar, arabar etnografoa eta apaiza.
- Azaroaren 29a – Jesus Isasi, euskal txirrindularia (h. 2005).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Mário da Graça Machungo, Mozambikeko lehen ministroa (h. 2020).
- Abenduaren 1a – Richard Pryor, estatubatuar aktore, idazle eta MCa (h. 2005).
- Abenduaren 2a – Raimon, katalunierazko abeslaria, Nova Canço mugimendukoa.
- Abenduaren 2a – Gregorio San Miguel, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 3a – Javier Etxebarria, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- Abenduaren 11 – Carole Pateman, britainiar teorialari feminista eta politikoa.
- Abenduaren 11 – Fríða Á. Sigurðardóttir, islandierazko idazlea (h. 2010).
- Abenduaren 12a – José María Errandonea, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 16a – Irene Bordoy, espainiar margolaria.
- Abenduaren 18a – Lei Feng, Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa (h. 1962).
- Abenduaren 21a – Frank Zappa, estatubatuar kantari, musikagile eta gitarra-jotzailea (h. 1993).
- Abenduaren 23a – Mamnoon Hussain, Pakistango presidentea (h. 2021).
- Abenduaren 24a – Jan Stráský, azken Txekoslovakiako lehen ministroa (h. 2019).
- Abenduaren 26a – Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (h. 2000).
- Abenduaren 26a – Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2022).
- Abenduaren 28a – Yori Bertin, euskal antzezle ohia.
- Abenduaren 28a – Peter Michael Neumann, britainiar matematikaria (h. 2020).
- Abenduaren 29a – Brigitte Kronauer, alemaniar idazlea (h. 2019).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alfonso Carlos Saiz Valdivielso, bizkaitar legelari eta kazetaria.
- Andres Osa, Sakona, gipuzkoar kirol kazetaria.
- Angel Olarte Lasa, gipuzkoar politikaria.
- Daniel Redondo, bizkaitar ilustratzailea.
- Diego Carcedo, espainiar kazetaria.
- Fernando Tapia, Tapia I.a, euskal herritar pilotaria (h. 2007).
- Ildefonso Olaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea, frantziskotarra (h. 2018).
- Iñaki Aldekoa Azarloza, Aralar alderdiko bizkaitar politikaria (h. 2021).
- Izaskun Etxetxipia, gipuzkoar mediku hematologoa (h. 2020).
- Javier Etxepare, Toloñoko mendilerroan 200dik gora iturri boluntarioki paratu dituen pertsonaia.
- Jesus Munarritz, gaztelaniazko gipuzkoar idazlea.
- Jon Urrujulegi, gipuzkoar idazlea.
- Jose Javier Uranga, gipuzkoar arkitektoa.
- José Luis Egea, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Kontxita Beitia, Donostiako ikastolak sortu zituen mugimenduan andereño aitzindarietako bat.
- Margaret Harrison, ingeles artista eta feminista.
- Marimi Ugalde, Irurako alkatea.
- Mikel Ugalde, euskal idazle eta irakaslea.
- Pierre Mestrot, lapurtar idazlea.
- Pilare Baraiazarra, bizkaitar euskara-irakasle eta ertainetako irakasle ohia.
- Jesús Arpal, Zaragozan jaiotako euskal irakaslea.
- Álvaro Villa Galvis, kolonbiar ingeniaria, Imageneering delakoaren munduko handietako bat.
- Ansumane Mané, Ginea-Bissauko estatuburua (h. 2000).
- Fatema Mernissi, marokoar idazle eta soziologoa (h. 2015).
- Jim Sinclair, estatubatuar ekintzailea.
- Marcelline Aboh, benindar aktorea (h. 2017).
- Rafael Aracil, valentziar historialaria.
- Santos Juliá, galiziar historialari eta soziologoa (h. 2019).
- Toshiko Higuchi, japoniar aktorea (h. 1979).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 11 – Teodoro Dublang, arabar margolaria (j. 1874).
- Urtarrilaren 23a – Giuseppe Motta, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1871).
- Urtarrilaren 25a – Célestin Bouglé, frantziar filosofo eta soziologoa (j. 1870).
- Urtarrilaren 27a – Isaac Babel, errusiar idazlea (j. 1894).
- Urtarrilaren 27a – Gorgonio Renteria, politikari jeltzalea eta euskal idazlea (j. 1868).
- Urtarrilaren 28a – Jan Battitt Millox, lapurtar bertsolaria (j. 1870).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a – Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (j. 1874).
- Otsailaren 4a – Nikolai Jezhov, errusiar polizia sekretu sobietarreko ofiziala (j. 1895).
- Otsailaren 11 – John Buchan (Tweedsmuireko 1. baroia), eskoziar eleberrigile, historialari eta politikaria (j. 1875).
- Otsailaren 11 – Ellen Day Hale, estatubatuar margolari eta inprimatzaile inpresionista (j. 1855).
- Otsailaren 11 – J.-H. Rosny aîné, belgikar idazlea (j. 1856).
- Otsailaren 19a – Antonia Torre Yela, Hamalaugarren arrosa, Gazteria Sozialista Bateratuetako (JSU) langilea, fusilatua (h. 1940).
- Otsailaren 24a – Teodoro Iradier, arabar militarra (j. 1869).
- Otsailaren 24a – Ascensión Nicol, nafar domingotar moja, Perun misiolari zela Arrosarioko Domingotar Misiolari Ahizpak ordena sortu zuena (j. 1868).
- Otsailaren 24a – Ricardo Zabaltza, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1898).
- Otsailaren 26a – Jose Galo Zudaire, gipuzkoar organo-jotzaile, konposatzaile, zuzendari eta musika irakaslea (j. 1865).
- Otsailaren 27a – Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1868).
- Otsailaren 29a – Edward Frederic Benson, ingeles idazlea (j. 1867).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Dolores García-Negrete Ruiz Zarco, espainiar politikaria (j. 1886).
- Martxoaren 1a – A. H. Tammsaare, estoniar idazlea (j. 1878).
- Martxoaren 5a – Toyoji Takahashi, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 10a – Mikhail Bulgakov, sobietar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1891).
- Martxoaren 16a – Selma Lagerlöf, suediar idazlea, Literaturako Nobel Sariduna 1909an (j. 1858).
- Martxoaren 26a – Spiridon Louis, greziar urketari eta korrikalaria, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoiaren irabazlea (j. 1873).
- Martxoaren 27a – Assumpció Puigdelloses Vila, kataluniar errepublikanoa, fusilatua (j. 1906).
- Martxoaren 27a – Michael Joseph Savage, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1872).
- Martxoaren 28a – Jose Maria Salaberria, Euskal Herrian bizi izandako espainiar idazlea, erregenerazionismokoa (j. 1873).
- Martxoaren 29a – Alexander Obolensky, anglo-errusiar printze, militar eta errugbi jokalaria (j. 1916).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 6a – Andrés Isasi, bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (j. 1890).
- Apirilaren 15a - Federiko Murueta, bizkaitar mediku eta unibertsitateko irakaslea (j. 1860).
- Apirilaren 16a – Abdelhamid Ben Badis, aljeriar erreformismo musulmanaren lider esanguratsuenetako bat (j. 1889).
- Apirilaren 21a – Margaret Fountaine, britainiar entomologoa (j. 1862).
- Apirilaren 26a – Carl Bosch, alemaniar kimikari eta ingeniaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (j. 1876).
- Apirilaren 29a – Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea (j. 1895).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 2a – Ernest Joyce, Britainiar Errege Itsas Armadako marinel eta esploratzaile polarra (j. c. 1875).
- Maiatzaren 14a – Emma Goldman, lituaniar anarko-komunista eta feminista (j. 1869).
- Maiatzaren 20a – Verner von Heidenstam, suediar idazlea, Nobel Sariduna 1916an (j. 1859).
- Maiatzaren 23a – Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea (j. 1905).
- Maiatzaren 25a – Marie Krøyer, daniar margolaria (j. 1867).
- Maiatzaren 28a – Frederiko Karlos Hessekoa, alemaniar printzea, Finlandiako erregea (j. 1868).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 5a – Domingo Hergueta, burgostar historialaria, Errioxa Garaian eta Burgosko probintzian aditua (j. 1856).
- Ekainaren 10a – Marcus Garvey, jamaikar politikari eta kazetaria, panafrikanismoaren buruzagietako bat (j. 1887).
- Ekainaren 12a – William Lashly, Robert Falcon Scott-en Antartikarako bi espedizioetan parte hartu zuen Royal Navyeko marinel ingelesa (j. 1867).
- Ekainaren 17a – Arthur Harden, kimikari ingelesa, 1929an Kimikako Nobel Saria (j. 1865).
- Ekainaren 20a – Jehan Alain, frantziar konpositore eta organista (j. 1911).
- Ekainaren 21a – Smedley Butler, AEBko armadako militarra 33 urtez eta ondoren ekintzaile bakezalea (j. 1881).
- Ekainaren 21a – Maciej Rataj, Poloniako presidentea (j. 1884).
- Ekainaren 21a – Édouard Vuillard, frantziar margolaria (j. 1868).
- Ekainaren 22a – Vladimir Köppen, jatorri errusiarreko alemaniar geografoa eta meteorologoa (j. 1846).
- Ekainaren 24a – Joseph Meister, amorruaren txertoa lehenengoz hartu zuen gizakia eta infekzio horri arrakastaz aurre egin zion lehena (j. 1876).
- Ekainaren 28a – Italo Balbo, italiar politikari faxista eta mariskala (j. 1896).
- Ekainaren 29a – Paul Klee, Suitzan jaiotako alemaniar margolaria (j. 1879).
- Ekainaren 29a – Nikolai Sukhanov, errusiar kazetari, ekonomilari, historiagile eta militante mentxebikea (j. 1882).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Ben Turpin, estatubatuar antzezlea (j. 1869).
- Uztailaren 3a – Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (j. 1867).
- Uztailaren 6a – Juan Pascual Esteban, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1846).
- Uztailaren 17a – Juan Tomás Gandarias, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1870).
- Uztailaren 25a – Albert Demangeon, frantziar geografoa (j. 1872).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 5a – Manuel Antonio Leunda, gipuzkoar bertsolaria (j. 1846).
- Abuztuaren 13a – Teresa Matilde Revaque, Bigarren Errepublikako espetxe-irakasle eta funtzionarioa, fusilatua (j. 1897).
- Abuztuaren 21a – Leon Trotski, jatorri juduko errusiar-ukrainar iraultzaile komunista, Mexikon eraila (j. 1879).
- Abuztuaren 22a – Isidro Gomá, kataluniar apaiza (j. 1869).
- Abuztuaren 24a – Julia Lazaro, nafar miliziakidea, fusilatua (j. 1916).
- Abuztuaren 30a – Francisco Durrio, bilbotar eskultore eta zeramikagilea (j. 1868).
- Abuztuaren 30a – Joseph John Thomson, ingeles kimikaria (j. 1856).
- Abuztuaren 31 – Raymond Smith Dugan, estatubatuar astronomoa (j. 1878).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 5a – Charles de Broqueville, Belgikako lehen minnistroa (j. 1860).
- Irailaren 7a – José Félix Estigarribia, Paraguaiko presidente eta diktadorea (j. 1888).
- Irailaren 26a – Walter Benjamin, alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa (j. 1892).
- Irailaren 26a – William Henry Davies, ingelesez idatzi zuen galestar poeta (j. 1871).
- Irailaren 27a – Julián Besteiro, Espainiako buruzagi sozialista (j. 1870).
- Irailaren 27a – Julius Wagner-Jauregg, austriar medikua (j. 1857).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 5a – Silvestre Revueltas, mexikar biolinista eta musikagilea (j. 1899).
- Urriaren 11 – Vito Volterra, italiar matematikaria eta fisikaria (j. 1860).
- Urriaren 15a – Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko 123. Presidentea (j. 1882).
- Urriaren 20a – Erik Gunnar Asplund, arkitekto neoklasizista eta moderno suediarra (j. 1885).
- Urriaren 24a – Pierre Weiss, frantziar fisikaria (j. 1865).
- Urriaren 29a – Phan Bội Châu, Vietnamgo idazle eta politikaria (j. 1867).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 3a – Manuel Azaña, espainiar politikari eta idazlea, Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (j. 1880).
- Azaroaren 6a – Joseph Vrindts, valonieraz idatzi zuen belgikar akademikoa eta idazlea (j. 1855).
- Azaroaren 9a – Neville Chamberlain, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1869).
- Azaroaren 9a – Julián Zugazagoitia, euskal abokatu eta politikaria (j. 1899).
- Azaroaren 10a – Aurelio Arteta, bilbotar margolaria, Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa (j. 1879).
- Azaroaren 13a – Inés Jiménez Lumbreras, espainiar errepublikanoa, fusilatua (j. 1915/16).
- Azaroaren 24a – Saionji Kinmochi, Japoniako lehen ministroa (j. 1849).
- Azaroaren 27a – Nicolae Iorga, Errumaniako lehen ministroa (j. 1871).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 6a – Aloisia Veit, Adolf Hitlerren senidea eta pertsona desgaituen suntsiketaren biktima (j. 1891).
- Abenduaren 17a – Alicia Boole Stott, anglo-irlandar matematikaria (j. 1860).
- Abenduaren 19a – Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea (j. 1873).
- Abenduaren 21a – Francis Scott Fitzgerald, irlandar-estatubatuar eleberrigilea (j. 1896).
- Abenduaren 22a – Nathanael West, estatubatuar idazle eta gidoigilea (j. 1903).
- Abenduaren 27a – Ramón Madariaga, bizkaitar politikaria (j. 1868).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrila – Angel Zabala Ozamiz Kondaño, EAJko politikaria (j. 1866).
- Maiatza – Theodor Linschmann, alemaniar apaiz protestantea eta euskal hizkuntzalaria (j. 1850).
- Louis Ligetx, zuberoar koblakari eta idazlea (j. 1901).
- Petra Laborda Zuzuarregi, gipuzkoar sukaldaria (j. 1860).
- Ana Carmona Ruiz, Veleta, gizon itxurak mantenduta jokatzea lortu zuen emakumezko futbolaria (j. 1908).
- Fisika: Saririk ez.
- Kimika: Saririk ez.
- Literatura: Saririk ez.
- Medikuntza: Saririk ez.
- Bakea: Saririk ez.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|