Edukira joan

Mehdi Nebbou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:18, 30 abuztua 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Mehdi Nebbou

Bizitza
JaiotzaBaiona1974ko urtarrilaren 10a (50 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, film-muntatzailea eta film-zuzendaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0623854 Allocine: 126901 Rottentomatoes: celebrity/mehdi_nebbou Allmovie: p437932 Metacritic: person/mehdi-nebbou Edit the value on Wikidata

Mehdi Nebbou (Baiona, 1974ko urtarrilaren 10a) lapurtar antzezlea da.

Ama erizain alemaniarra eta aita aljeriarra du. Bere anaia Safy Nebbou zinema zuzendaria da. Baionakoa bada ere, gaztaroa Lyongo banlieuen eman zuen. Berlingo Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlinen ikasi zuen. Guzti hori dela eta, frantsesez, alemanez, ingelesez eta italieraz aritzen eta lan egiten du.

2005ean, Steven Spielbergen Munich filmean parte hartu zuen, non Ali Hassan Salameh, Irail Beltza talde terroristako kidea, antzeztu zuen. 1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoetan sarraskia egin ondoren, Israelgo gobernuak palestinarrak askatzeko erakundearen aurka egindako mendeku sekretuan oinarritzen da filma.

2007an gonbidatu gisa agertu zen Alemaniako Tatort telesailean: Aliren papera egin zuen "der Finger" atalean. Geroago 2010ean agertu zen berriro telesailean, oraingoan Hassan Adub antzeztuz "die Heilige" atalean. 2008an Nizar, hizkuntzalari ohia eta Al-Qaedako kidea, antzeztu zuen Ridley Scotten Body of Lies filmean. 2011n Forces spéciales ekintza-filmean lan egin zuen Elsa kazetariaren laguna zen Aminen paperean.

Hurrengo urtean Mehdi bideo batean agertu zen beste aktore batzuekin batera uraren kalitateari buruzko kontzientzia hartzeko.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]