La Vanguardia

egunkaria

La Vanguardia Espainia osoan saltzen den egunkari kataluniar bat da. Godó anaiek sortua 1881.urtean Bartzelonan, eta egun, bertan dago egoitza nagusia. Informazio orokorra paperean zein formatu digitalean ematen duen hedabidea da. Espainiako, Kataluniako zein nazioarteko informazioak lantzen dituzte. Kataluniako egunkari salduena da gaur egun. La Vanguardiak historia guztian zehar gaztelaniaz argitaratu da, baina 2011ko maiatzaren 3tik aurrera, bi bertsio paralelo argitaratzen ditu, bat gaztelaniaz eta bestea katalanez. Politikoki komunikabide eskuindar eta katalanisten inguruan kokatu ohi da.

La Vanguardia
MotaInformazio orokorreko egunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelera eta katalana
Argitaratze lekuaBartzelona
Formatuatabloide
ArgitaletxeaGrupo Godo SA
Banaketa
Ekoizpen osoa246.170 (2008)
205.331 (2003)
Banatze-eremuaKatalunia eta Espainia
MaiztasunaEgunero
SalneurriaDoakoa
Historia
IdeologiaAutonomista, kontserbadorea
ZuzendariaMarius Carol
Identifikadoreak
ISSN1133-4835

lavanguardia.com
Facebook: LaVanguardia Twitter: LaVanguardia Instagram: lavanguardia Edit the value on Wikidata

La Vanguardia, Grupo Godó-ren lehen komunikazio hedabidea izan zen 1881ean. Grupo Godók hainbat prentsa hedabide ditu: Mundo Deportivo, Magazine, Vanguardia Dossier eta Vanguardia Grandes Temas, besteak beste.

Javier Godó presidente-editoreak eta Marius Carol zuzendariak osatzen dute La Vanguardiako buruzagitza.

Enpresaren egitura

aldatu

La Vanguardiaren enpresa argitaratzaileak La Vanguardia Ediciones SL du izena. Orduan, sozietate mugatua da, jabetza partaidetzatan banatuta duen merkataritza sozietate mota. Grupo Godó izeneko taldearen menpe dago, hau da, Grupo Godo de Comunicación SA da bere bazkide nagusia. Ez da talde honek duen medio bakarra, badauzka telebista zein irratiko beste hainbat medio: Mundo Deportivo (paperean eta digitalean), Magazine (paperean), RAC1 (ikusentzunezkoa eta digitala), RAC 105 eta 8TV (ikusentzunezkoa)... Publizitate, zerbitzu eta dibertsifikazio enpresak ere baditu.

Grupo Godó enpresan familia-kideen artean banatzen dituzte akzioak, nahiz eta Javier Godók alde handiena eskuratzen duen (%90’58). Bere bi semeek, Carlos eta Ana Godók, taldearen Administrazioko Kontseiluan bere alboan egiten dute lan.

Egoitza nagusia Bartzelonan kokatzen da, baina penintsula osotik egoitza txikiak dituzte, adibidez, Andaluzian, Valentzian, Euskal Herrian eta Madrilen.

Kronologia

aldatu
  • 1881eko otsailaren 1ean Igualadako bi enpresarik lehendabiziko alea argitaratu zuten, Carlos eta Bartolomé Godó anaiek hain zuzen ere, "Diario político de avisos y noticias" izenarekin.
  • 1888ko urtarrilaren 1ean, Erakusketa Unibertsalaren lehenengo egunean, formatu berria aurkeztu zuten, goiz eta arratsaldeko edizio banarekin eta "inongo alderdi politikoetatik kanpo". Modesto Sánchez Ortiz izan zen urte haietako zuzendaria.
  • 1903ko urriaren 25ean egoitza mugitu zuten Les Heures kaletik, Plaça Reialetik gertu, Pelai kaleko 28. zenbakira, eraikin modernista batera. Miquel dels Sants Oliver garai hartako zuzendaria izan zen.
  • 1931an Ramón Godó hil zen, Carlosen anaia izan zena.
  • 1936an, Gerra Zibila piztean, Generalitatek bereganatu zuen egunkaria, baina Francok guda irabazi ostean Luis de Galinsoga zuzendari ezarri zuten, katalanismoaren etsai nabarmena izan zena. Izan ere, izena aldatu zioten kazetari, "La Vanguardia Española" ipiniz. Galinsoga 1960 arte karguan egon zen, eta neurri handi batean herritarrek haren aurka egindako mobilizazioek eragin zuten kargugabetzea.
  • 1966an Horacio Sáenz Guerrerok zuzendari izendatu zuten, eta sasoi berria hasi zuen egunkariak, irekiagoa eta ausartagoa.
  • 1978an jatorrizko izena berreskuratu zuen kazetak, Frankismoa amaitu ostean.
  • 1981ean lehenengo urteurrena ospatu eta aldaketa teknologiko handiak egin zituzten.
  • 2000an José Antich oraingo zuzendariak kargua hartu zuen.
  • 2011ko maiatzaren 3an katalanezko bertsioa argitaratu zuten lehenengo aldiz.

Prezio politika

aldatu

La Vanguardiak paperean duen prezioa astelehenetik ostiralera 1,30€-koa da. Larunbatetan 1,5€ balio du eta igandetako prezioa berriz, 2,5€koa da eta Magazine aldizkaria ematen da opari gisa (2018). Digitalean berriz, artikulu, albiste zein web orrialdean agertzen diren dokumentu guztiak doan irakurtzeko aukera ematen dute. Guztira sei harpidetza mota existitzen dira, aukera ezberdinak ematen dituztenak.

Kolaboratzaileak

aldatu

Egunkarian idatzi zuten Santiago Rusiñol, Leopoldo Alas Clarín, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Ramón J. Sender, Antoni Tàpies, Ramón Trías Fargas, Joan Fuster edo Baltasar Porcel moduko itzal handiko egileek.

Gaur egun, Martina Klein, Quim Monzó, Pilar Rahola eta Fernando Trias de Bes kolaboratzaileen artean ditugu besteak beste.

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu