Kanadako Probintzia Batua
Kanadako Probintzia Batua, Kanadako Probintzia edo Kanada Batuak Ipar Amerikako kolonia britainiarra izan zen 1841. eta 1867. urteen artean. John Lambtonek, Durhameko I. kondeak, 1837ko matxinaden ondorengo "Ipar Amerikako Interesen inguruko txostenean" eginiko gomendioen arabera sortu zen.
Kanadako Probintzia Batua | |||
---|---|---|---|
1841 – 1867 | |||
Geografia | |||
Historia | |||
Kanadako Probintzia amaitu zen Kanadako Konfederazioa sortu zenean 1867ko uztailaren 1ean, gaur eguneko Ontarioko eta Quebeceko kanadiar probintzietan banatu zutenean.