Unai Iparragirre Torres
- Artikulu hau telebistako langileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Unai Iparragirre».
Unai Iparragirre Torres | |||
---|---|---|---|
2021 - ← Eduardo Barinaga | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Unai Iparragirre Torres | ||
Jaiotza | Arrasate, 1973ko urriaren 12a (50 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Informatika Ingeniaritza, arte eszeniko | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | telebista aurkezlea, ekoizlea eta Programa Zuzendaria | ||
Enplegatzailea(k) | Arrasate Telebista (1996 - 1997) Euskal Telebista (1997 - 2004) Televisión Española (2004 - 2005) Discovery Commmunications (2005 - 2021) Euskal Irrati Telebista (2021 - |
Unai Iparragirre Torres (Arrasate, Gipuzkoa, 1973ko urriaren 12a) komunikazio sektoreko langilea da. Arrasate Telebistan hasi zuen bere ibilbidea, eta 1990eko hamarkadaren bukaeran zein 2000ko hamarkadaren hasieran erredaktore, gidoilari, aurkezle eta programa zuzendari gisa aritu zen Euskal Telebistan. Epe labur batez Televisión Españolan lan egin ondoren, 2005etik Discovery Inc komunikazio eta entretenimendu multinazionalean egin du lan, Londresen. 16 urtez hainbat ardura postu izan ondoren, 2021ean Euskal Telebistako zuzendari izendatu zuten.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeniaritza Informatikoa (1992-1998) eta Arte Dramatikoak (1993-1996) ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996an Arrasate Telebistan lanean hasi zen, Kukaratxa Motel saioa gidatuz 1997ra arte.[2] 1997an Euskal Telebistan aurkezle lanak egiten hasi zen, Jaiak 97 saioko erreportari gisa, udako jaiei buruzko saioa. Horren ondoren beste entretenimendu saio batzuk aurkeztu zituen ETB1en, besteak beste, Egun Ero (1997-1998), Superbat haurren saioa (1998-1999) eta Galdestreet albistegi satirikoa (1999-2000).
2000ko hamarkadaren hasieran askotariko saioen ekoizlea eta zuzendaria izan zen, tartean, Betimu (2000-2002) eta BT Gala (2002) musika lehiaketak, Barnetegia reality saioa (2003-2004), Bizizaleak (2004) eta Suak udako saioa (2002-2004). Zenbait emanaldi berezi ere aurkeztu zituen. Halaber, 2003tik 2004ra aktore gisa ere aritu zen Agerre Teatroa taldearekin, Los niños no pueden hacer nada por los muertos antzezlanean. Euskal Herrian zehar gain, Madrilen eta Bartzelonan ere egin zituzten emanaldiak.
2004an Madrilera joan zen, eta TVEn ekoizle laguntzaile gisa egin zuen lan Préstame Tu Vida saioan, 2005era arte. 2005ean Discovery Channel langile bila zebilela eta curriculuma bidali zuen, eta hiru elkarrizketa egin ondoren lanpostu baterako hautatu zuten. Ordutik hainbat ardura postu izan ditu Discovery Communications multinazionalaren Londreseko egoitzan.[3]
Programazioaren ekoizpenean, kudeaketan zein garapenean egin zuen lan 2005etik 2012ra. 2012an Discovery Max Spain katearen programazio arduraduna izendatu zuten, eta 2014ra arte egon zen lan horretan, Madrilen. 2014an Londresera itzuli zen Discovery Emerging Networks taldearen zuzendari gisa. 2016tik 2017ra Discovery enpresako garapen eta berrikuntzarako presidenteordea izan zen. 2017 eta 2019 bitartean taldearen Turkiako kateen arduraduna izan zen. 2019tik aurrera Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikarako Eduki Estrategiako presidenteordea da.[4] Halaber, eduki digital zein linealen estrategian ere egin du lan tarte horretan.
2021eko otsailean EITBko zuzendari nagusiak, Andoni Aldekoak, hainbat izendapenen berri eman zuen taldearen administrazio kontseiluan. Iparragirre Euskal Telebistako zuzendari berria izango zela iragarri zuen, Eduardo Barinaga ordezkatuz. Telebistari nazioarteko ikuspegi eta neurria emateko eta formatu zein eduki berrien egokitzapenean lan egiteko nahia zuela adierazi zuen EITBk.[5] Martxoa eta apirila bitartean hartuko du postu berria.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
1996-1997 | Kukaratxa motel | ATB | Aurkezlea |
1997 | Jaiak 97 | ETB1 | Aurkezlea |
1997-1998 | Egun Ero | ETB1 | Aurkezlea |
1998 | Jaiak 98 | ETB1 | Aurkezlea |
1998-1999 | Superbat | ETB1 | Aurkezlea |
1999 | Azken uda pasa | ETB1 | Aurkezlea |
1999 | El verano del siglo | ETB2 | Aurkezlea |
1999-2000 | Galdestreet | ETB1 | Gidoilaria eta aurkezlea |
2001 | Jai A-postua | ETB1 | Erreportaria |
2000-2002 | Betimu | ETB1 | Zuzendaria eta ekoizlea |
2002 | BTGala | ETB1 | Zuzendaria eta ekoizlea |
2002-2004 | Suak | ETB1 | Zuzendaria eta aurkezlea |
2002 | Betishow | ETB1 | Epaimahaikide gonbidatua |
2003-2004 | Barnetegia | ETB1 | Ekoizle laguntzailea |
2004 | Bizizaleak | ETB1 | Ekoizle laguntzailea |
2004-2005 | Préstame Tu Vida | TVE | Ekoizle laguntzailea |
2012-2014 | Pop Illusionist | DMAX | Ekoizle eragilea |
2012-2014 | Mundo Hacker | DMAX | Ekoizle eragilea |
2012-2014 | Madrid Ink | DMAX | Ekoizpen arduraduna |
2012-2014 | Cómo se hace | DMAX | Ekoizpen arduraduna |
2016 | Man vs Asteroid | Discovery | Ekoizle eragilea |
2017 | Stephen Hawking's Live Birthday Lecture | Discovery | Ekoizle eragilea |
2019 | Gure kasa | ETB1 | Agerpen laburra |
2019-2020 | Universe Unravelled with Stephen Hawking Centre | Discovery+ | Ekoizle eragilea |
2019-2020 | Nerducate | Discovery+ | Ekoizle eragilea |
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los niños no pueden hacer nada por los muertos (Agerre Teatroa, 2003-2004). Wo pertsonaia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urkizu, Urtzi. «Unai Iparragirre izango da ETBko zuzendaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Unai Iparragirre arrasatearra, ETBko zuzendari berria - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Zertan ari da gaur egun Unai Iparragirre ETBko aurkezle ohia?» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «EITBko zuzendaritza taldea berritu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Transformazioa eta zeharkakotasuna, EITBko Zuzendaritzako izendapenen bereizgarri» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
EITBko zuzendariak | ||
---|---|---|
Josu Zubiaur (1982) • Andoni Arizaga (1982-1985) • Jose Maria Gorordo (1985-1987) • Josu Ortuondo (1987-1991) |