Suleiman II.a
Suleiman II.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
1687ko azaroaren 8a - 1691ko ekainaren 22a ← Mehmed IV.a - Ahmed II.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Konstantinopla, 1642ko apirilaren 15a | ||||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||||
Heriotza | Edirne, 1691ko ekainaren 22a (49 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Tomb of Suleiman the Magnificent (en) | ||||
Heriotza modua | eritasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | Ibrahim I.a | ||||
Ama | Saliha Dilaşub Sultan | ||||
Ezkontidea(k) | Hatice Kadın (en) Süğlün Kadın (en) Şehsuvar Kadın (en) İvaz Kadın (en) Behzad Kadın (en) Zeyneb Kadın (en) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Otomandar turkiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Suleiman II.a (otomandar turkieraz: سليمان ثانى, Süleymān-i sānī; 1642ko apirilaren 15a – 1691ko ekainaren 22/23a) otomandar sultana izan zen.
Mehmed IV.aren anaia gazteena zen, eta honek Suleiman Topkapı jauregiko Altın kafes ("urrezko kaiola") gelan giltzapetua izan zuen bere bizitzaren zati handi bat. Altın kafes Topkapı jauregian printzeentzat egindako luxuzko espetxe antzeko bat zen.
Suleiman II.a gizon argia, umila eta erlijiosoa zen. 1687an, bere anaiaren hilketaren ondoren, sultana izateko konbentzitu zuten, eta Köprülü familiako kide ospetsu bat (Fazil Mustafa Paxa) izendatu zuen bisir.
Fazil Mustafa Paxaren agindupean turkiarrek austriarren Serbiako aurrera egitea eragotzi zuten, eta Bulgariako errebolta guztiz zapaldu. Baina, aldiz, Hungariako ekialdea berriro konkistatzeko kanpaina garaitua izan zen Szlankamenen, eta Austria-Hungariako Inperioko tropek Fazil Mustafa Paxa hil zuten (1690).
Urtebete beranduago Suleiman hil zen Edirnen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman II.a |