Richard Thorpe
Richard Thorpe | |
---|---|
(1934) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hutchinson, 1896ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Palm Springs, 1991ko maiatzaren 1a (95 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
|
Richard Thorpe, jaiotza-izenez Rollo Smolt (Hutchinson, Kansas, 1896ko otsailaren 24a - 1991ko maiatzaren 1a) estatubatuar zinema zuzendari bat izan zen. Music-halleko antzezlea izan ondoren 1923an hasi zen filmak egiten. Metro Goldwing Mayer produkzio-etxerako lan egin zuen batez ere. Genero guztiak landuagatik, western eta, batez ere, abenturazko filmetan maisu izan zen. Filmak: Last of the Pagans (1935, Azken paganoa), Tarzan Escapes (1936, Tarzan ihesi), Night Must Fall (1937, Iluntzean), Ivanhoe (1952), The Prisoner of Zenda (1952, Zendako presoa), All the Brothers Were Valiant (1953, Anaia guztiak ausartak ziren), Knights of the Round Table (1954, Mahai biribileko zaldunak), The Adventures of Quentin Durward (1955, Quentin Durwarden abenturak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.