Polvo serán
Polvo serán | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Polvo serán |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia, Suitza eta Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta musika-filma |
Iraupena | 106 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carlos Marqués-Marcet |
Gidoigilea(k) | Carlos Marqués-Marcet Clara Roquet Coral Cruz Pacheco |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maria Arnal |
Argazki-zuzendaria | Gabriel Sandru (en) |
Polvo serán 2024ko Carlos Marqués-Marcet kataluniar zinema zuzendariaren tragikomedia musikala da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Claudiak gertakari maniako bat du. Osasun langileak hura lasaitu nahian dabiltza, eta etxeko gela batetik bestera jarraitzen diote. Flavio, Claudiaren senarra, eta Violeta, haien alaba, laguntzen saiatzen ari dira, baina emakumeak iheska jarraitzen du. Bultzatu eta heldu, iheska eta jarraika ari direla, Claudiaren eta osasun langileen mugimenduak dantza bilakatzen dira; senarrak eta alabak jarraitu ezinezko koreografia bat. Claudia aktorea da, eta haren senar Flaviorekin —antzerki zuzendaria ere bada— Medea obra prestatzen ari da. Emakumeari burmuinean tumore bat aurkitu diote, tratatu ezin direnetako bat, eta Suitzara, suizidio lagunduaren inguruko elkarte batera jotzea erabaki du, hiltzeko asmoz. Flaviok 40 urte baino gehiago daramatza Claudiarekin, eta ez du hura gabe bizi nahi; beraz, emaztearekin batera hiltzeko erabakia hartu du. Bikotea ezkondu zeneko urteurrena ospatzeko aitzakiarekin, familia mahaiaren inguruan bilduko da, eta Claudiak eta Flaviok beren erabakiaren berri emango diete hiru seme-alabei.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ángela Molina: Claudia
- Alfredo Castro: Flavio
- Mònica Almirall Batet: Violeta
- Patrícia Bargalló Moreira: Lea
- Alván Prado: Manuel
- Manuela Biedermann: Inger
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dantza bizitzaren amaierari» Berria 2024-11-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2024ko filmak
- Carlos Marqués-Marcetek zuzendutako filmak
- Carlos Marqués-Marcetek idatzitako filmak
- Clara Roquetek idatzitako filmak
- Coral Cruz Pachecok idatzitako filmak
- Ángela Molinak antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Espainiako filmak
- Italiako filmak
- Suitzako filmak
- Musikal filmak
- Amodiozko drama filmak
- Suizidioari buruzko filmak