Peter Bichsel
Peter Bichsel | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Luzerna, 1935eko martxoaren 24a (89 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Bizilekua | Bellach |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Robert Walser |
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Peter Bichsel (Luzerna, Suitza, 1935eko martxoaren 24a) alemanieraz idazten duen suitzar idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urtez Willi Ritschard kontseilariaren aholkulari izan zen, eta, gero, irakasle gonbidatua Ohion eta Essenen. 1968an, irakaskuntza utzi eta idazteari ekin zion.
Narrazio labur-laburrak idatzi ditu, ia miniaturazkoak. Hauek dira Bichselen narrazio-bilduma nagusiak: Eigentlich möchte Frau Blum den Milchmann kennenlernen (1964), Die Jahreszeiten (1967), Kindergeschichten (1969, "Haur istorioak", Pello Zabaletak itzulia) eta Von Trinkern, Polizisten und der schönen Magelone (1985).
Gainera, saiakera eta artikulu ugari argitaratu ditu, hala nola Des Schweizers Schweiz (1969), Geschichten zur falschen Zeit (1979) eta Der Leser. Das Erzählen (1982).
Beste lan batzuk: Schulmeistereien (1985), Irgendwo anderswo (1986), Möchten Sie Mozart gewesen sein? (1990), Zur Stadt Paris (1993), Gegen unseren Briefträger konnte man nichts machen (1995), Die Totaldemokraten (1998), Cherubin Hammer und Cherubin Hammer (1999), Alles von mir gelernt (2000), Eisenbahnfahren (2002), Doktor Schleyers isabellenfarbige Winterschule (2003), Das süsse Gift der Buchstaben (2004), Wo wir wohnen (2004), Kolumnen, Kolumnen (2005).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Bichsel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.