Edukira joan

Paueko Nafarroako Parlamentua

Koordenatuak: 43°17′N 0°22′W / 43.29°N 0.37°W / 43.29; -0.37
Wikipedia, Entziklopedia askea
Paueko Nafarroako Legebiltzarra» orritik birbideratua)
Paueko Nafarroako Parlamentua
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Frantziako udalerriPaue
Koordenatuak43°17′N 0°22′W / 43.29°N 0.37°W / 43.29; -0.37
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1585

Paueko Nafarroako Parlamentua (Nafarroa eta Biarnoko Parlamentua Biarno eta Nafarroako erakunde historiko bat da, auzitegi gorena, eta Biarnoko hiriburuan dagoen eraikin zibila da.

Paueko gazteluaren ondoan eraikia, izenak kontrakoa esan arren, ez zen legebiltzarra, ezta Nafarroarena ere: Luis XIII.a Frantziakoak 1620ko urriaren 20an "Frantziari Nafarroa eta Biarnoren batze agiria" plazaratu zuenean sortu zen. Lehendabizi, ordea, Frantziako eta Nafarroako erregeak Donapaleun kokatua zen Nafarroako Kantzilertza eta Biarnoko Kontseilu Subiranoa desagerrarazi zituen eta, trukean, erakunde komun berri honek hartu zuen haien lekua, biarnes zein nafar ordezkarien protestaren erdian. Egoitzarako, 1585ean eraikitako epaitegi baten eraikina aukeratu zuten, lehen Leskarreko gotzainaren egoitza ere izandakoa.

1716an su hartu zuen, berreraiki zuten eta egun Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren egoitza da.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.