Edukira joan

Ignazio Otsoa Oltzako Sanz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio Otsoa Oltzako Sanz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Ochoa de Olza Sanz
JaiotzaIruñea1940ko martxoaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2015eko apirilaren 20a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Izengoitia(k)Iñaki Desormais

Ignazio Otsoa Oltzako Sanz, Iñaki Desormais izengoitiaz ere ezaguna (Iruñea, Nafarroa, 1940ko martxoaren 29a - ib., 2015eko apirilaren 20a), nafar poeta izan zen.

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Zaragozan eta Kazetaritzakoak Iruñean. Nafarroako Unibertsitateko Soziologiako katedradun, Iruñeko Turismo Eskolako irakasle eta Espainiako Irrati Nazionaleko berriemaile izan zen Nafarroako hiriburuan.

Río Arga eta Elgacena aldizkarietan plazaratu zituen poema asko, eta sari ugari jaso zituen, bestalde.

Obra nagusiak: Ea bunker, ea, ea (1978. urteko Sanfermin odoltsuari buruzkoa), Matad al dinosaurio (1983), Pájaro de ojos ciegos (1987), Levitación sobre el caos (1987), Tiempo provisional (1988), Libro de infames ilusiones (1988), La desaparición ilimitada (1988) eta Adiós Pamplona-Agur Iruñea (1990).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]