Edukira joan

Ignacio Iriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Iriarte

Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1621
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSevilla1670eko irailaren 27a (48/49 urte)
Hobiratze lekuaIglesia Parroquial del Sagrario (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Francisco Herrera Zaharra
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Sevilla
Lan nabarmenak
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Landa ikuspegia ehiztariekin, 1640-1685 bitartean, Rijksmuseum, Amsterdam

Ignacio Iriarte Zabala (Azkoitia, 1621Sevilla, 1685) gipuzkoar margolari barrokoa izan zen.

Bizitza eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 urte zituela Sevillan jarri zen bizitzen, eta paisaiak margotzen nabarmendu zen berehala. Francisco Herrera Zaharraren ikaslea eta Bartolomé Esteban Murillo margolari handiaren laguna izan zen. Iriarteren obrak euskal pinturaren harribitxitzat hartuak dira mundu guztian zehar. Bere margolanik gehienak partikularren eskuetan eta Prado, Louvre eta San Petersburgoko museoetan daude ikusgai.

Margolan ezagunenak San Ignazio; San Frantzisko Paduakoa; Abrahamen sakrifizioa (San Telmo museoa, Donostia); Herri menditsu eta basotsua, aintzira baten ondoan (Prado, Madril); Paisaia: dorre bat harkaitz baten gainean eta aintzira bat (Prado, Madril); Paisaia: moztutako zuhaitz enborra erreka baten ondoan (Prado, Madril) eta Paisaia: hondakinak muino batean, ibai baten ertzean (Prado, Madril) dira[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ignacio Iriarte Zabala. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2015-10-09).