Earl Wilbur Sutherland Jr.
Itxura
(«Earl Wilbur Sutherland» orritik birbideratua)
Earl Wilbur Sutherland Jr. (Burlingame, Kansas, 1915eko azaroaren 19a - Miami, 1974ko martxoaren 9a) estatubatuar farmakologo eta biokimikaria izan zen. 1971ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen hormona mekanismoen aurkikuntzengatik, batez ere adrenalina, bigarren mezularien bidez, hala nola adenosin monofosfato ziklikoa.
Medikuntza ikasi zuen Saint Louisen eta laborategietan lan egin zuen Carl Ferdinand Corirekin. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako armadako medikua izan zen. Biokimikako, farmakologiako eta anatomiako irakaslea izan zen Washington, Clevelan, Nashville eta Miamin.
Coriko laborategian lan eginez, Nobel Saria irabazteko aukera eman zioten aurkikuntzak egin zituen.