Maria Àngels Anglada
Maria Àngels Anglada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vic, 1930eko martxoaren 9a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Figueres, 1999ko apirilaren 23a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, Catalan teacher (en) eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Maria Àngels Anglada i d'Abadal (Vic, Bartzelonako probintzia, 1930eko martxoaren 9a - Figueres, Gironako probintzia, 1999ko apirilaren 23a) emakumezko idazle katalan bat da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia Klasikoan lizentziatua, literaturaren kritika landu zuen, eta arreta handia jarri zuen Kataluniako eta Italiako poetengan eta Greziako mitoetan. Bere lan kritikoan nabarmentzekoak dira Aproximació a la poesia de Salvador Espriu, Salvador Espriu en els seus millors escrits (1974) lanaren barruan, eta Viatge a Ítaca amb Josep Carner (1982).
Figueresko Canigó, El pont, Reduccions eta 9 país argitalpenen kolaboratzailea izan zen. Herri horretan luzaro aritu zen irakasle.
Senarrarekin batera, Memòries d’un pagès del segle XVIII (XVIII. mendeko nekazari baten memoriak) idatzi zuen, 1978an argitaratua. Narratzaile gisa, 1978an Josep Pla saria irabazi zuen Les closes lanarekin, eta No em dic Laura (1981) kontakizunen bilduma argitaratu zuen. Sandàlies d’escuma lanarekin Lletra d'Or saria eta Kritikaren Sari Nazionala lortu zituen 1985ean. Beste narrazio batzuk dira Artemísia (1989), L’agent del rei (1991), El violí d’Auschwitz (1994) eleberriak eta La daurada parmèlia i altres contes (1991) ipuin bilduma.
Poeta gisa Díptic (1972), Núria Albórekin, eta Kiparíssia (1980) argitaratu zituen. Bere poesia guztia Columnes d’hores-en bildu zuen (1965-1990). Bere obraren zati bat Josep Terok musikatu zuen Et deixaré la veu ikuskizunean (2002), izen bereko diskoan jasoa.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Díptic (1972)
- Kiparíssia (1981)
- Columna d'hores (1990)
- Arietta
Prosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les Closes (1979)
- No em dic Laura (1981)
- Viola d'amore (1983)
- Sandàlies d'escuma (1985)
- El bosc (1986)
- Artemísia (1989)
- La daurada parmèlia (1991)
- L'agent del rei (1993)
- El violí d'Auschwitz (1994)
- Quadern d'Aram (1997)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Memòries d'un pagès del segle XVIII (1978)
- Paisatge amb poetes (1988)
- Paradís amb poetes (1993)
- Relats de mitologia I. Els déus (1996)
- Relats de mitologia II. Els herois (1996)
- Retalls de la vida a Grècia i Roma (1997)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994an, Kataluniako Generalitateak Creu de Sant Jordi eman zion
- 1996an, Figueresko adopziozko alaba izendatu zuten.