Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
   Ba al dakizu   

“Iratxe” emakumeen izena askotan “iratxo”-tik datorrela uste duela jendeak? Ordea, hau ez da horrela. “Iratxe” izena, Nafarroako Monasterioari egiten dio erreferentzia eta iratze landareari. Aldiz, “Iratxo” izena, pertsonai mitologiko honi egiten dio erreferentzia.

Hala ere, badaude izen batzuk “Ieltxu” bezala “iratxo”-tik datozela.

Iratxo mendian

Iratxo pertsonai mitologikoa da. Bizkaiko eremuetan agertzen da batez ere. Euskal mitologiaren barne dago. Iratxo izena Ira eta txo atzizkiak osatzen dute. Ira aurrizkia euskarazko Iratzetik dator eta txo atzizkia txikitasuna adierazten du. Baino baita ere, hainbat izen ditu: Ire, Ireltxu, Ieltxu…

Iratxoa, gauean ateratzen da eta oso bihurria da. Ez da gaiztoa, baina bat-batean agertzen bada izugarrizko ezustekoak ematen ditu.

Norbait jarraitzen badiola sentitzen badu, amildegietara, sakanetara, edo leku arriskutsuetara eramaten ditu.

Zintzotasunaren defendatzailea ere bada. Era desegokian lortutako ondasunak dituzula ohartzen bada, kenduko dizkizu. XVI.mendean argitaratu zen Refranes y sentencias liburuan, honela dio esaera zahar batek: Gassoto yrabacia / yrachoen da yracia. Esaera zahar honek esaten duena da; gaizki irabazitakoa iratxok kenduko dizula.

Zein da Iratxoren jatorria?

Euskal sinesmen zahar baten arabera, iratxoak San Joan gauean iratzeek edo garoek emandako hazitik sortzen omen ziren. Iratzeek normalean ez dute hazirik ematen, baina San Joan gau magiko hartan, bai eman zituzten.

Non bizi da Iratxo?

Iratxo putzu eta une hezeetan bizi da. Kondairak esaten du, Atauneko haitzuloaren atarian artzaiek iratxoen oinatzak aurkitzen zituztela eta, baita ere, iratxoen kantuak entzuten zirela.

   Ba al dakizu   
Batzuetan, gizakiaren itxura izango du. Baina beste batzuetan, abereen itxura ere hartu ahal izango du. Hala nola astoarena, zaldiarena, edota ahotik sua botatzen duen hegaztiarena.

Zein da Iratxoren kondaira?

Behin batean, amona batek haren bilobari esan zion:

- Kontuz ibili Bordatxo mendi ondoan dagoen kobazuloarekin, iratxoak agertu ahal direlako!

Biloba beldur handiarekin erantzun zion:

- Amona, ez dut bakarrik joan nahi!

Baina amonak lasaitzeko asmoz esan zion:

- Lasai, Bordatxo mendira zoazen bitartean begira egongo naiz denbora guztian zehar, ziurtatzeko arriskurik ez dagoela.

Eta biloba, lasai herrirako bideari ekin zion.

      Entzun!




Ezagutu nahi dituzu euskal mitologiaren beste pertsonaiak?

Bibliografia

Alijostes, K (Datarik gabe). Amaroa. https://www.amaroa.com/jeinuak/iratxo

Euskal mitologia (2020). Euskal mitologia. https://euskalmitologia.com/my-product/iratxo/

Iratxo (Datarik gabe). Wikipedian. 2023ko urtarrilaren 9an berreskuratua. https://eu.wikipedia.org/wiki/Iratxo