Edukira joan

Basoetako mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Basoetako mingots
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaOxalidales
FamiliaOxalidaceae
GeneroaOxalis
Espeziea Oxalis acetosella

Basoetako mingotsa (Oxalis acetosella) oxalidazeoen familiako espezie bat da, Europa gehienean eta Asiako eskualde batzuetan jatorria duena. Izen arrunta bere zaporegatik datorkio. Udaberri eta udaren hasiera artean loratzen da eta lore zuriak ditu.[1]

Deskribapena

Zurtoin errestaria duen landarea da. Zurtoin horretan dauden korapiloetatik hosto multzoak eta loreak ateratzen dira. Hostoek 15 cm altuera hartzen dute eta hiru lobulo palmatu dituzte.

Lorak kanpai itxurakoak dira eta 5-10 cm-ko oina dute. Kaliza bost sepalo berdek osatzen dute eta korola 8-15 mm-ko petalo zuriek. Petalo hauek lerro gorrindol edo moreak izaten dituzte, batzuetan apalagoak eta beste batzuetan biziagoak.

Fruitua kapsula obalatu bat da, 10 mm dituena. Fruitua heltzen denean ireki egiten da eta ukitzerakoan haziak jaurtitzen ditu.

Habitata

Harizti eta pagadi hezeetako orbelaren azpian hazten da, toki fresko eta itzaltsuetan[2].

Erabilera

Zapore mingotsa du eta Europako toki ugaritan entsaladatan jaten da.

Bihotzerreari aurre egiteko edota digestio aparatuaren arazoetarako erabili izan da.

Oso kontuz erabili behar da, oxalato ugari du eta kopurutan pasatuz gero toxikoa izan daiteke eta[3].

Erreferentziak

  1. Blanchan, Neltje. (2005). Wild Flowers Worth Knowing. Gutenberg proiektua.
  2. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Oxalis acetosella L.» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  3. (Ingelesez) «Compendium of botanicals reported to contain naturally occuring substances of possible concern for human health when used in food and food supplements | EFSA» www.efsa.europa.eu 2012-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).

Kanpo estekak