Urriaren 30
Itxura
Urriaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirugarren eguna da, 304.a bisurteetan. 62 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1939 - Bidebietako Tiro Eremuan, orain Salvador Allende parkea dena, bost donostiar fusilatu zituzten.
- 1978 - ETAk Ignacio Olaiz Mitxelena autobus gidaria hil zuen Andoainen.
- 1979 - ETAk Manuel Fuentes Fontan goardia zibila hil zuen Portugaleten.
- 2006 - 70 eta 74 urteko bi anai-arreba hilik agertu ziren euren etxean, Nafarroako Uterga herrian.
- 2007
- Espainiako Poliziak 7 gazte atxilotu zituen Donostian, ustez kale borrokarekin harremana izateagatik. Ondoren, horietako 5 espetxeratu zituen Grande-Marlaska epaileak.
- Elkarrekin biltzeagatik, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, eta Patxi Lopez eta Arnaldo Otegi buruzagiak, besteak beste, epaituko zituztela jakinarazi zen.
- 2008 - ETAk jarritako bonba bat lehertu zen Nafarroako Unibertsitatean, 21 zauritu arin eraginez.
Mundua
- 1971 - Ian Paisleyk Alderdi Demokratiko Unionista (DUP) alderdia sortu zuen Ipar Irlandan (Ulster).
- 1975 - Espainiar estatuan monarkia berrezarri zuen Francisco Francok
- 1998 - Göteborg hiriko dantzaleku batean egondako sutean 60 hildako izan ziren.
- 2000 - ETAk Madrilen hiru pertsona hil zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1968 - The Lion in Winter ("Lehoia Neguan") filma estreinatu zen, Anthony Harveyk zuzendu eta Peter O'Toole, Katharine Hepburn, Anthony Hopkins, John Castle, Nigel Terry eta Timothy Dalton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1998 - John Carpenter's Vampires ("John Carpenteren Banpiroak") filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta James Woods, Daniel Baldwin, Sheryl Lee, Thomas Ian Griffith eta Maximilian Schell aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1827 - Jacques Pradet-Balade, baxenafar politikaria (h. 1885).
- 1836 - Klaudio Otaegi, euskal idazlea (h. 1890).
- 1839 - Manuel Juambeltz, euskal apaiz, foruzale eta karlista (h. 1892).
- 1877 - Jean Etxepare Bidegorri, medikua, Argentinan jaiotako euskal idazlea (h. 1935).
- 1895 -
- Francisco Pagazaurtundua, Pagaza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1958).
- Klaudio Sagartzazu, gipuzkoar olerkigilea (h. 1971).
- 1902 - Angela Figuera Aymerich, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria (h. 1984).
- 1913 - Julian Alustiza, Aztiri, gipuzkoar poeta, idazle eta sermoilaria (h. 2005).
- 1916 - Marcelo Usabiaga, Francoren diktaduraren aurka borrokatu zen gipuzkoar militante komunista (h. 2015).
- 1920 - Jose Maria Etxebarria, Etxeba, Athleticeko futbolaria (h. 1966).
- 1945 - Xabier Larena, bizkaitar politikari ohi eta irakaslea.
- 1948 - Rafa Egiguren, gipuzkoar idazlea.
- 1949 - Santiago Abascal Eskuza, euskal herritar eskuin muturreko politikaria (h. 2017).
- 1956 - Jone Goirizelaia, bizkaitar abokatua eta politikari ezkertiar-abertzalea.
- 1957 - Itziar Lazkano, bizkaitar aktorea.
- 1971 - Eneko Goia, Donostiako alkatea.
- 1975 - Gari Berasaluze, euskal idazlea.
- 1978 - Garazi Hach Embarek, sahararren eskubideen aldeko eusko-saharar ekintzailea, Madrilen.
- 1981 - Rubén Pérez, bizkaitar txirrundularia.
- 1995 - Unai López, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1563 - Sofia Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa (h. 1639).
- 1668 - Sofia Karlota Hannoverkoa, Prusiako Erresumako lehen erregina ezkontidea (h. 1705).
- 1683 - Jurgi II.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1760).
- 1698an bataiatua - Bridget Bevan, galestar hezitzailea eta ongile publikoa (h. 1779).
- 1735 - John Adams, Ameriketako Estatu Batuetako 2. Presidentea (h. 1826).
- 1741 - Angelica Kauffman, austro-suitzar margolari neoklasikoa (h. 1807).
- 1751 - Richard Brinsley Sheridan, irlandar antzerki-idazlea, antzerki-ekoizlea eta politikaria (h. 1816).
- 1762 - André Chénier, frantziar olerkaria (h. 1794).
- 1792 - Claudio Antón Luzuriaga, Errioxako legegizon eta politikaria (h. 1874).
- 1787 - Alexei Fiodorovitx Orlov, errusiar aitonen seme eta politikaria (h. 1862).
- 1839 - Alfred Sisley, frantziar-ingeles margolaria (h. 1899).
- 1871 - Paul Valéry, frantziar olerkaria (h. 1945).
- 1873 - Francisco I. Madero, Mexikoko presidentea (h. 1913).
- 1878 - Arthur Scherbius, alemaniar ingeniari elektrikoa, Enigma makinaren asmatzailea (h. 1929).
- 1881 - Elizabeth Madox Roberts, estatubatuar idazlea (h. 1941).
- 1885 - Ezra Pound, estatubatuar poeta eta kritikaria (h. 1972).
- 1894 - Jean Rostand, frantziar biologo eta filosofoa (h. 1977).
- 1899 - Nadezhda Mandelstam, errusiar idazlea (h. 1980).
- 1900 - Ragnar Granit, finlandiar-suediar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1991).
- 1907 - Harold Davenport, britainiar matematikaria (h. 1969).
- 1908 - Marcel Béalu, frantziar poeta (h. 1993).
- 1910 -
- Ricardo Carballo Calero, galiziar filologo eta idazlea (h. 1990).
- Miguel Hernández, herriaren poeta, espainiar olerkaria (h. 1942).
- Luciano Sgrizzi, italiar klabe-jotzailea, pianista, musikagilea eta musikologoa (h. 1994).
- 1912 - José Ferrater Mora, kataluniar filosofoa (h. 1991).
- 1920 - Julio Cano Lasso, espainiar arkitektoa (h. 1996).
- 1924 -
- Jean-Michel Charlier, belgikar komikigilea (h. 1989).
- Serge Golovine, monakoar ballet-dantzaria (h. 1998).
- 1928 - Daniel Nathans, estatubatuar mikrobiologo eta sendagilea, 1978ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1999).
- 1930 - Néstor Almendros, kataluniar argazki-zuzendaria (h. 1992).
- 1932 - Louis Malle, frantziar zinemagilea (h. 1995).
- 1935 - Agota Kristof, frantsesezko hungariar idazlea (h. 2011).
- 1936 - Polina Astakhova, sobietar gimnasta (h. 2005).
- 1937 - Claude Lelouch, frantziar zinema-zuzendaria.
- 1941 - Theodor Hänsch, alemaniar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria.
- 1944 - José-Miguel Ullán, espainiar poeta eta prosalaria (h. 2009).
- 1946 -
- René Jacobs, belgikar kontraltoa, orkestra-zuzendaria eta musikologoa.
- William Thurston, estatubatuar matematikaria (h. 2012).
- 1959 - Zabou Breitman, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1960 - Diego Armando Maradona, Pelusa, argentinar futbolaria, historiako futbolari hoberenetakoa.
- 1962 - Eduardo Benavente, espainiar musikaria, Paralisis Permanente taldearen liderra (h. 1983).
- 1970 - Xie Jun, txinatar xake jokalaria.
- 1978 - Gael García Bernal, mexikar zinema zuzendaria eta aktorea.
- 1979 - Eriko Arakawa, japoniar futbolari ohia.
- 1981 - Ivanka Trump, estatubatuar enpresaburu, socialité eta modeloa.
- 1986 -
- Hiba Abouk, espainiar aktorea.
- Jessica Walsh, estatubatuar diseinatzaile grafikoa, arte zuzendari eta ilustratzailea.
- 1987 - Ashley Graham, estatubatuar modeloa.
- 1988 -
- Janel Parrish, estatubatuar aktore, abeslari, Broadway antzokiko antzezle, musikagile eta piano-jolea.
- Cristina Pedroche, espainiar berriemaile, telebista aurkezle eta modeloa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1304 - Migel Periz Legariakoa, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. c. 1240)
- 1720 - Juan Bautista Artzamendi, arabar elizgizona, inkisidore nagusi izandakoa, Madrilen (j. 1635).
- 1776 - Simón Anda, arabar abokatu, epaile eta politikaria, Filipinetan (j. 1709).
- 1866 - Joaquin Francisco Barroeta Aldamar, gipuzkoar foruzalea, Madrilen (j. 1796).
- 1878 - Ricardo Altzugarai, nafar politikari liberala, Madrilen.
- 1950 - Julio Urkixo, bizkaitar idazle, euskalari eta testu biltzaile eta editorea (j. 1871).
- 1956 - Pio Baroja, gaztelaniazko idazle gipuzkoarra, Madrilen (j. 1872).
- 1980 - Julio Franco, gipuzkoar margolaria (j. 1903).
- 2003 - Angel Gaztelu, nafar poeta eta historialaria, Miamin (j. 1914).
- 2006 - Pedro Alonso, euskal herritar saskibaloi jokalaria, Getafen (j. 1910).
Mundua
- 1046 - Oliba abadea, Berga eta Ripollgo kondea (998-1003), Viceko gotzaina (1018-1046) eta Sant Miquel de Cuixà beneditar monasterioaren abadea (j. 971).
- 1459 - Gian Francesco Poggio Bracciolini, italiar humanista eta kaligrafoa (j. 1380).
- 1466 -
- Johann Fust, alemaniar zilargina eta inprimatzailea.
- Maria Borgoinakoa, Clevesko dukesa (j. 1393).
- 1611 - Karlos IX.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1550).
- 1626 - Willebrord Snel van Royen, Snellius, herbeheretar astronomo eta matematikaria (j. 1580).
- 1685 - Michel Le Tellier, frantziar politikaria (j. 1603).
- 1757 - Osman III.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1699).
- 1823 - Edmund Cartwright, ingeles apaiz asmatzailea (j. 1743).
- 1893 - Karl Bodmer, suitzar-frantziar marrazkilari, margolari, litografo eta ilustratzailea (j. 1809).
- 1910 - Jean Henri Dunant, Gurutze Gorriaren sortzaile eta 1901eko Bakearen Nobel Saria (j. 1828).
- 1914 - Ernst Stadler, alemaniar olerkari espresionista (j. 1883).
- 1946 - Charles Despiau, frantziar eskultore eta marrazkigilea (j. 1874).
- 1968 - Ramón Novarro, mexikar aktorea, zinemako lehenbizikoetako latindar sex symboltzat joa (j. 1899).
- 1975 - Gustav Hertz, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (j. 1887).
- 1976 - Teodora Zuloaga, espainiar zeramikaria (j. 1886).
- 1986 - Côtis-Capel, normandieraz idazten zuen normandiar poeta (j. 1915).
- 1990 - Alfred Sauvy, frantziar estatistikaria, demografoa eta ekonomista (j. 1898).
- 1997 - Samuel Fuller, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1912).
- 1998 - Paul Misraki, greziar musikagilea (j. 1908).
- 1999 -
- Uxío Novoneyra, galiziar idazlea (j. 1930).
- Nise da Silveira, brasildar psikiatra eta psikoanalista (j. 1905).
- Herbert Southworth, estatubatuar historialaria (j. 1908).
- 2000 - Henri Pichette, frantziar idazlea (j. 1924).
- 2002 - Juan Antonio Bardem, espainiar zinema zuzendaria (j. 1922).
- 2009 - Claude Lévi-Strauss, frantziar filosofo eta antropologoa (j. 1908).
- 2010 - Harry Mulisch, herbeherear idazlea (j. 1927).
- 2017 - Daniel Viglietti, uruguaiar abeslari, musikagile, gitarra-jotzaile eta politika aktibista (j. 1939).
- 2018 - Jin Yong, txinatar eleberrigile, kazetari eta historialaria (j. 1924).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Jaime, Deio, Deiane, Dei eta Dehiadar.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |