Eneko Goia: berrikuspenen arteko aldeak
t Moving from Category:Jeltzaleak to Category:Jelkideak using Cat-a-lot |
|||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
||
Eneko Goia Donostiako [[Amara]] auzoan jaio zen 1971ko urriaren 30ean. Ikasketak |
Eneko Goia Donostiako [[Amara]] auzoan jaio zen 1971ko urriaren 30ean. Ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan egin zituen. Zuzenbide lizentziatura [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n burutu zuen eta ondoren Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu zen [[Deustuko Unibertsitatea]]n. |
||
== Ibilbide politikoa == |
== Ibilbide politikoa == |
18:24, 30 urria 2019ko berrikusketa
Eneko Goia | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||
2015eko ekainaren 13a - ← Juan Karlos Izagirre
2005eko maiatzaren 16a - 2007ko uztailaren 11 Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1971ko urriaren 30a (53 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Bizilekua | Donostia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea diplomatura : Europar Batasuneko Zuzenbidea Euskal Herriko Unibertsitatea (1989 - 1993) lizentzia : zuzenbide | ||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, legelaria eta irakaslea | ||||
Lantokia(k) | Donostia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||
enekogoia.eus | |||||
Eneko Goia Laso (Donostia, 1971ko urriaren 30a - ) EAJ alderdiko politikari gipuzkoarra da. VIII. legegintzaldiko EAJko eusko legebiltzarkidea izan zen. EAJ alderdiaren baitan, Gipuzko Buru Batzarreko burukidea da. Zuzenbidean lizentziatua da.
Bizitza
Eneko Goia Donostiako Amara auzoan jaio zen 1971ko urriaren 30ean. Ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan egin zituen. Zuzenbide lizentziatura Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen eta ondoren Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu zen Deustuko Unibertsitatean.
Ibilbide politikoa
Eneko Goia 1989an hasi zen politikan, 18 urte zituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin zenean. 2005eko apirileko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko Gipuzkoako parlamentari hautatu zuten. Bitartean, EAJko Gipuzko Buru Batzarrako burukide ere izendatu zuten. 2007-2011 bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Diputatu eta Donostiako Udaleko zinegotzi 2011tik 2015era. Lau urte horretan, Donostiako orduko alkate Juan Karlos Izagirreren (Bildu) aurka oposizio gogorra egin zuen, PSEren laguntzarekin. 2015eko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan, 29.029 boto eta 9 zinegotzirekin, berak zuzendutako EAJko zerrendak eskuratu zuen boto gehien Donostian, eta, 2015eko ekainaren 13an, Donostiako alkate aukeratu eta izendatu zuten.[1]
Idazlanak
- Bestelako Donostia: hiri hobetzeko ideiak eta proiektuak. 2015
Erreferentziak
- ↑ «Eneko Goia, Donostiako alkate berria», EITB.eus.