Wexford konderria
Wexford konderria (gaeleraz Contae Loch Garman) Irlandako hego-ekialdean dago kokatuta eta Leinsterreko probintziako konderririk zabalena da. 2.352 km2-ko azalera dauka eta 145.320 biztanle zituen 2011an. Wexford/Loch Garman da hiriburua eta hiri nagusia.
Wexford konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Leinster | ||
ISO 3166-2 | IE-WX | ||
Hiriburua | Wexford | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°30′00″N 6°40′00″W / 52.5°N 6.6667°W | ||
Azalera | 2.365 km² | ||
Mugakideak | Wicklowko konderria, Carlowko konderria eta Kilkennyko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 145.273 (2011) | ||
Dentsitatea | 61,43 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | WX | ||
wexford.ie |
Geografia
aldatuNatura
aldatuWicklow mendiek mugatzen dute iparraldean eta Barrow ibaiak mendebaldean. Beste bi aldeak Irlandako itsasoak bustitzen ditu.
Konderria muinotsua da. Mendirik altuenak Mount Leinster (795m, Carlowrekin mugan) eta Croghan Mountain (606m, Wicklowrekin mugan) dira.
Wexfordeko hegoaldeko kostaldea hegazti migrarien pausalekua da eta milaka antzar, txenada eta lertxun pilatzen dira. Udan Lady's Island Lake aintzira ere hegaztiz betetzen da.
Hiriak eta herriak
aldatu- Wexford/Loch Garman (19.913 biztanle), hiriburua
- Enniscorthy/Inis Córthaidh (10.838)
- Gorey/Guaire (9.114)
Historia
aldatuAntzinatik populatua izan da konderria, hilobi-atariak dira horren lekuko. Irlanda osoan kristautu zen lehenengotako konderria da, V mendeko aztarnak ere badaudelarik.
819 urtetik aurrera vikingoak kristau tokiak erasotzen hasi ziren eta lehenengo asentamentuak eratu zituzten, Wexford hiriburua besteak beste. 1169an normandiarrek Wexford konkistatu zuten eta ondoren Irlanda osoa ere bai.
Irlandarren matxinadetan zeresan handia izan zuen konderriak bai 1641ean eta bereziki 1798ko matxinadan. Vinegar Hill eta New Rosseko gudak oso garrantzitsuak izan ziren Irlandarren porroterako. 1916an ere Enniscorthyn matxinada berri bat izan zen.
Ekonomia
aldatuAbeltzaintza da Wexford konderriko jarduera ekonomiko nagusia. Behiak, ardiak eta zerriak ekoizten dira, baita zaldiak hazi ere. Zekale soroak ere zabalak dira, hala garia, nola garagarra.
Meagintza historikoki garrantzitsua izan zena XIX mendean bukatu zen. Zilarra, beruna eta zinka ateratzen ziren.
Energia
aldatu70. hamarkadaren bukaeran zentrale nuklear baten egitasmoa azaldu zen baina proiektuacez zen aurrera eraman. 2002an Ballywater Wind Farm parke eolikoa zabaldu zen. 21 aerosorgailu ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Enniscorthy gaztelua
- Ferns herrixka historikoa
- Hook lurmuturra
Hiritar ezagunak
aldatu- Robert McClure (1807-1873), esploratzailea.
- John Banville (1945- ), literaturgilea.
Kirolak
aldatuJoko gaelikoak dira nagusi. Wexford GAA taldeak bost aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia. Hurlingari dagokionez sei garaipen ditu txapelketa nagusian.
Golfak ere indar handia du eta zelai asko daude konderrian, esate baterako Rosslaren, Enniscorthyn eta Goreyn.
Iruditegia
aldatu-
Enniscorthyko katedrala
-
Hook lurmuturreko itsasargia
-
Fernseko abatetxearen aztarnak
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page