Palentzia[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Palencia) izen bereko probintziako hiriburua da eta haren hegoaldean dago kokatuta.

Palentzia
Palencia
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
AlkateaAlfonso Polanco
Izen ofizialaPalencia
Jatorrizko izenaPalencia
Posta kodea34001–34006
INEk ezarritako kodea34120
HerriburuaPalencia
Geografia
Koordenatuak42°01′N 4°32′W / 42.02°N 4.53°W / 42.02; -4.53
Map
Azalera94,71 km²
Altuera749 m
MugakideakVillamuriel de Cerrato, Dueñas, Santa Cecilia del Alcor, Autilla del Pino, Grijota, Husillos, Fuentes de Valdepero, Villalobón eta Magaz de Pisuerga
Demografia
Biztanleria76.331 (2023)
29 (2022)
alt_left 41.422 (%54,3) (%48,5) 36.990 alt_right
Dentsitatea806 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia979
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBourges
MatrikulaP
aytopalencia.es

Carrión-eko ibarrean kokatuta dago, ibaiak Pisuergarekin bat egiten duen lekutik gertu.

82.263 biztanle zituen 2006an, eta 76.331 2023an.

Banaketa administratiboa

aldatu

Erdiguneko auzoak

aldatu
  • Centro-Catedral
  • Centro-La Puebla
  • Centro-Salón de Isabel II
  • Centro-San Pablo

Zabalguneko auzoak

aldatu
  • Campo de la Juventud
  • El Carmen
  • Pan y Guindas
  • Nueva Balastera
  • San Telmo - Santiago
  • Madrid
  • San Juanillo
  • Eras del Bosque
  • Ave María

Kanpoko auzoak

aldatu
  • Allende el Río
  • Ntra. Sra. de los Ángeles
  • Santa Marina
  • San Antonio
  • Cristo del Otero

Demografia

aldatu
Palentziaren bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981
Biztanleria 15.940 18.055 19.543 23.936 34.283 41.769 48.216 58.370 74.080
1991 1996 1998 1999 2001 2002 2005 2006 2008
Biztanleria 77.863 78.831 79.745 80.332 80.836 80.801 81.439 82.263 82.626

Ekonomia

aldatu

Merkataritza eta industria (ehungintza, janari industria, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak[2].

Historia

aldatu

Erromatar hiria izan zen (Pallantia). Apezpiku egoitza izan zen IV. mendetik aurrera. Musulmanek suntsitu ondoren, basamortu bihurtua geratu zen Palentziako lurraldea, baso guztiak bota baitzituzten haiek. Nafarroako Antso Nagusiak hiria berriro eraiki zuen (1032), apezpiku egoitza berritu zuen eta eskubide batzuk eman zizkion (1035-II-17). Alfontso VIII.a Gaztelakoak Espainiako lehenengo unibertsitatea sortu zuen han (1208), 1262. urtean Salamancara eraman zena[2].

Ondasun nabarmenak

aldatu

Aipagarriak dira , besteak beste, 1321-1516 bitartean eraikitako katedrala (Juan de Flandesen erretaula nagusia, 1509; Jan Joest de Haarlemen Ama Errukitakoa triptikoa, 1505; Grecoren San Sebastian, 1580; Pedro Berrugueteren diptiko bat eta Mateo Cerezoren Santa Katalinaren ezkontza mistikoak), San Miguel eliza (XII-XIII. mendeak), San Pablo monasterioko eliza gotikoa (XVI-XVII. mendeak) eta Santa Clara eliza gotikoa (XIV-XV. mendeak)[2].

Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.

Palentziar ezagunak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-26).
  2. a b c

Kanpo estekak

aldatu