Pakistango Agindupeko Lurra
Pakistan (bengaleraz: পাকিস্তান অধিরাজ্য, pakistan ôdhirajyô; urduz: مملکتِ پاکستان, mumlikāt-ē pākistān) edo Pakistango Agindupeko Lurra (ingelesez: Dominion of Pakistan) 1947 eta 1950 artean Britainiar Inperioak hegoaldeko Asian zuen agintepeko lurra izan zen, Commonwealtharen parte bat zena. Egungo Pakistan eta Bangladesh herrialdeen aurrekaria izan zen.
Pakistango Agindupeko Lurra Dominion of Pakistan | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1947 – 1956 | |||||||
Erresuma Batuaren agindupeko lurra | |||||||
| |||||||
Ereserkia God Save the Queen/King | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Karatxi | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Urdu, bengalera, ingelesa | ||||||
Historia | |||||||
|
Indiako gobernu britainiarra 1947an amaitu zenean, hura ordezkatzeko bi agintepeko lur sortu ziren: Pakistango eta Indiako Agindupeko Lurrak. Bi estatuak britainiar parlamentuaren 1947ko Indiako Independentzia Aktak sortu zituen eta euren banakako konstituzioak onartu arte existitu ziren. Indiaren kasuan, hori 1956an gertatu zen, noiz Pakistango Islamiar Errepublika eratu zuten. 1971n Ekialdeko Pakistan Bangladesh bilakatu zen.