Margarita uhartea
- Artikulu hau Venezuelako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita (argipena)».
Margarita uhartea (gaztelaniaz: Isla Margarita edo Isla de Margarita) Venezuelako Nueva Esparta estatuko uharterik handiena da, Karibe itsasoan. Estatuak beste bi uharte txiki ditu: Coche eta Cubagua. Hiriburua La Asunción du eta 420.000 biztanle inguru ditu.
Margarita uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Montaña de Copey (en) |
Mota | uharte |
Luzera | 69,4 km |
Zabalera | 33,2 km |
Azalera | 1.020 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°59′13″N 63°56′08″W / 10.9869°N 63.9356°W |
Honen parte da | Haizebeko uharteak Antilla Txikiak |
Kokapena | Karibea |
Estatu burujabe | Venezuela |
Venezuelako estatua | Nueva Esparta |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Karibea |
Geografia
aldatuMargarita uhartea Venezuelako Nueva Esparta estatuan dago Coche eta Cubagua uharteekin batera. Uhartea istmo bati esker lotutako bi penintsulak osatzen dute eta 1.020 km² azalera du.
Hauexek dira penintsulak:
- Macanao penintsula (mendebaldean). Penintsulako mendirik altuena 760 metrotako Pico de Macanao da.
- Paraguachoa penintsula (ekialdean). Penintsulako mendirik altuenak 920 metrotako San Juan edo Cerro Grande eta 890 metrotako El Copey dira.
Istmoa La Restinga du izena eta barnean La Restintiga lakua du.
Hiri nagusiak
aldatu- Porlamar, 125.000 biztanle.
- Pampatar, 50.000 biztanle.
- La Asunción, 25.000 biztanle eta eskualdeko hiriburua.
- Juan Griego, 45.000 biztanle.
Historia
aldatu1498an, Kristobal Kolon uhartea ikusteko lehendabiziko europarra zen, lehen uhartean Guaiqueries tribua bizi zen. Uhartean perlak ekoizten zirenez, espainiarrak gotorlekuez bete zuten. 1561an, Lope Agirre oñatiarra uhartea konkistatu zuen Panamara joan baino lehen.
1814an, Margarita uhartea zen independentzia lortzeko lehendabiziko Venezuelako eskualdea. Simón Bolívar askatzailea uharte honetan bihurtu zen errepublika berriko komandantea.
Kanpo Loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Gobernuaren webgune ofiziala