Juliotar egutegi

Juliotar egutegia» orritik birbideratua)

Juliotar egutegia[1], erromatar egutegiaren erreforma, Julio Zesar enperadoreak K.a. 46an ezarritako egutegia da, K.a. 45en indarrean sartu zena (709 ab urbe condita). Horregatik haren izena darama. Sosigenes Alexandriakoa astronomoarekin bilera egin ostean erabaki zen. 365 eguneko urte erregularra zen, hamabi hiletan banatua. Lau urtetik behin, bisurteko otsailean egun bat gehitzen zen. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,25 egun zen. Egutegi gregorianoaren aitzindaria da.

Juliotar egutegia XX. mendea arte indarrean egun zen herrialde batzuetan, egutegi nazional gisa, gregoriano zehatzagoak ordeztu zuen arte. Oraindik ere berbereek erabiltzen dute, bai eta Atos Mendian eta eliza ortodoxo askotan ere.

Hilabeteak (latinez) K.a. 45 baino lehen K.a. 45 ondoren Hilak (euskaraz))
Ianuarius [2] 29 31 Urtarrila
Februarius 28 (bisurtean: 23 edo 24) 28 (bisurtean: 29) Otsaila
Mercedonius/Intercalaris 0 (bisurtean: 27) (ezeztua)
Martius 31 31 Martxoa
Aprilis 29 30 Apirila
Maius 31 31 Maiatza
Iunius[2] 29 30 Ekaina
Quintilis[3] (Iulius) 31 31 Uztaila
Sextilis/Augustus 29 31 Abuztua
September 29 30 Iraila
October 31 31 Urria
November 29 30 Azaroa
December 29 31 Abendua

Bisurtea

aldatu

K.a. 45. urteko urtarrilaren 1ean Julio Zesarrek erromatar egutegia aldatu zuen eguzki-egutegiarekin bateragarri egiteko, hilabete gehigarrien arazoa konpontzeko asmotan. Bere araua sinplea izan zen: egun bat gehitu lau urtean behin. Algoritmoa errealitatetik oso gertu zegoen: juliotar urteak 365,25 egun irauten zituen, urte tropikalak irauten dituen 365,2422 egunetik oso gertu[4]. Horrela, Juliotar egutegiak akats txiki bat zuen, hiru eguneko aldea zuelako 400 urtean behin. 1600 urtez erabili zen egutegia, ahalik eta Eliza Katolikoak kezka izan arte martxoko ekinokzioa martxoaren 21etik urruntzen ari zelako.

Zesarrek egindako aldaketaren aurretik otsaila zen jada hilabeterik laburrena erromatarrentzat. Numa Ponpiliok urtarrila eta otsaila sortu zituenean hilabete guztiek zituzten edo 29 egun edo 31, otsaila izan ezik, erromatarrentzat zenbaki bikoitiek zorte txarra ematen zutelako[5]. Zesarrek juliotar egutegia sortu zuenean hilabete guztiak 30 eta 31 egunekoak egin zituen, otsaila izan ezik, oraindik ere 28koa izango zela urte arruntetan. Hala ere, juliotar egutegian otsailak 29 egun zituen, baina errepikatzen zen eguna otsailaren 24 zen, martxoaren 1 baino sei egun lehenago, hortik bis sextus[6].

Erreferentziak

aldatu
  1. Juliotar agertzen da Elhuyar hiztegian eta Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan Juliar agertzen da.
  2. a b J letra ez ez asmatu XVI. mendea arte.
  3. Quinctilis ere idazten zen (p.669 The Oxford Companion to the Year.
  4. «The Astronomical Almanac Online — Glossary» web.archive.org 2022-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. (Ingelesez) «Why Are There Only 28 Days in February? | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  6. Pollard, A. F.. (1940). «New Year's Day and Leap Year in English History» The English Historical Review 55 (218): 177–193. ISSN 0013-8266. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).

Kanpo estekak

aldatu