2005
urtea
2005. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2005 MMV |
Ab urbe condita | 2758 |
Armeniar egutegia | 1454 ԹՎ ՌՆԾԴ |
Bahá'í egutegia | 161 – 162 |
Bengaliar egutegia | 1412 |
Berber egutegia | 2955 |
Egutegi budista | 2549 |
Myanmarko egutegia | 1367 |
Bizantziar egutegia | 7513 – 7514 |
Koptoen egutegia | 1721 – 1722 |
Etiopiar egutegia | 1997 – 1998 |
Hebrear egutegia | 5765 – 5766 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2061 – 2062 |
Shaka Samvat | 1927 – 1928 |
Kali Yuga | 5106 – 5107 |
Iraniar egutegia | 1383 – 1384 |
Islamiar egutegia | 1425 – 1426 |
Korear egutegia | 4338 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2548 |
Unix denbora | 1104537600 – 1136073599 |
Holozeniar egutegia | 12005 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
- Ur gezaren nazioarteko urtea
- Fisikaren nazioarteko urtea
- Cervantesen Kixotearen laugarren mendeurrena
Gertaerak
aldatuEuskal Herrian
aldatu- Urtarrilaren 8a – Metro Bilbaoren Sestao eta Etxebarriko geltokiak zabaldu ziren.
- Urtarrilaren 13a – Hildako bat Bizkaiko Zubitik kotxearekin erori eta gero.
- Urtarrilaren 16a – Emakume bat bere senarrak eraila izan zen Durangon.
- Urtarrilaren 18a – ETAk bonba bat jarri zuen Getxoko Manuel Smith kalean.
- Urtarrilaren 19a – 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon, ustez talde terrorista bateko kide izateagatik.
- Otsailaren 8a – Emakume bat hilik aurkitu zuten Iruñeko San Juan auzoan, ondoan bere mutilaguna hilik zeukala. Ustez bere mutilagunak erail zuen eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Otsailaren 18a – Bi hildako AP-8 autobidean, Elgoibar parean, kontrako norabideak zihoan auto batek beste auto bat jo eta gero.
- Otsailaren 20a – Europako konstituzioa onartzeko bozketa. Baiezkoak irabazi zuen, baina Estatuan baino abstentzio maila altuagoarekin.
- Otsailaren 25a – Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004ean ihartu baitzen.
- Martxoaren 1a – 2 hildako Bilbao Exhibition Centren egondako lan istripuan.
- Apirilaren 15a – Eltziego herriko ikastolako hiru andereño hil ziren Lantziego parean izandako auto istripuan.
- Apirilaren 17a – 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- Apirilaren 20a – Mondragon Unibertsitateko lau ikasle hil ziren auto istripuan Oñatin klasetik bueltan zetozela.
- Maiatzaren 19a – Iruzurraren aurkako operazioa Mungian. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak luxuzko ehun kotxetik gora atzeman zituen.
- Ekainaren 13a – Sua Donostiako Errotaburu dorreetako batean, eraikineko zaindari batek beste hil eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Ekainaren 16a – Bi hildako Gasteizko alde zaharreko etxebizitza batean egondako sutean.
- Ekainaren 23a – Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
- Ekainaren 28a – Bizkaibuseko gidari bat larri zauritu zuten, labana batekin eraso eta gero Sestaon.
- Uztailaren 12a – ETAk lau bonba jarri zituen Zornotzako Boroa auzoko zentral termikoan.
- Abuztuaren 9a – Baionako jaiak amaituta, egondako bortxaketa kasu askoren aurrean, alkateak "emakumeak desegoki janzteagatik" gertatu zirela esan zuen, hainbat pertsonen haserrea sorraraziz.
- Abuztuaren 29a – Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen AEBetako Atlantikoko kostaldean, ia 1.900 hildako utziz. New Orleans hiria eta Louisiana estatua orokorrean izan ziren kaltetuenak.
- Urriaren 7a – Eusko Legebiltzarrak Paco Larrañagaren askatasuna eskatu zuen.
- Urriaren 10a – Ramon Rabaneraren aurkako mozioa aurkeztu zuen EAJk Arabako aldundian. PSE-EEren kontrako botoek aurrera egitea galarazi zuten.
- Urriaren 15a – Aintzane Garai gaztea, desagertu egin zen.
- Urriaren 18a – Aintzane Garairen gorpua Bakion aurkitu zuten. Bere mutilagun-ohia atxilotu zuten, ustezko hiltzailea izateagatik.
- Azaroaren 11 – Metro Bilbaoren 10. urteurrena.
- Azaroaren 17a -
- Gasteizko Pferd Ruggeberg ("Caballito") enpresako langileek bertan behera utzi zuten greba, Euskal Herriko inoizko luzeena (2 urte eta 14 egun).
- Ikasleon Nazioarteko Eguna dela eta Greba Orokorra Unibertsitateetan Bologna Prozesuaren aurka.
- Azaroaren 21a – 18/98 makro epaiketa hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
- Azaroaren 24a – 3,2 graduko lurrikara bat egon zen, Bermeo eta inguruko herrietan. Ez zuen kalte handirik eragin.
- Abenduaren 12a – Bilboko taxi gidari bat erail zuen gazte batek, taxi gidarien segurtasun eza agerian jarriz.
- Abenduaren 18a – ETAk bonba bat leherrarazi zuen Angulas Aguinaga enpresan.
- Abenduaren 20a – AP-8an Gipuzkoa parean egondako lurjausi batek, autobidea itxi zuen 10 ordu baino gehiagotan.
- Abenduaren 22a – ETAk bonba bat leherrarazi zuen Doneztebeko Bordatxo diskotekan.
- Abenduaren 24a – Bi guardia zibilek Nafarroako Areso herriko Olentzeroa lapurtu zuten.
- Abenduaren 27a – Bi hildako Erandioko Lutxana auzoan, arrantzan zebiltzala Ibaizabal ibaira jausi ondoren.
Munduan
aldatu- Urtarrilaren 9a -
- Mahmoud Abbas , aginte palestinarraren buru aukeratu zuten Yasser Arafat ordezkatuz.
- Erresuma Batua eta Eskandinaviako penintsulan egondako haizete eta euri bortitzek 13 hildako eragin zituzten.
- Urtarrilaren 20a – Giza kate erraldoiek Coca-Colaren eta Pepsiren fabrikak inguratu zituzten Indian, lantegi horietan ura erauzi eta kutsatzen zutela salatuz.
- Urtarrilaren 25a – 215 hildako Indiako tenplu batean egondako jende pilaketa batean.
- Urtarrilaren 26a – Tren istripua Kaliforniako Glendale herrian, 11 hildako eta 200 zauritu.
- Urtarrilaren 30a – Parlamenturako hauteskundeak Iraken, hauteskundeak egon ziren lehen aldia 1958etik.
- Urtarrilaren 31 – Michael Jacksonen aurkako epaiketa hasi zen Kaliforniako Santa Barbara hirian.
- Otsailaren 1a – Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Euskadiko Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena aurkeztu zuen Madrilgo Gorteetan, hango diputatu gehienek aurka bozkatu zutena.
- Otsailaren 2a – Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- Otsailaren 9a – ETAk Madrilgo konferentzia zentroan kotxe-bonba bat jarri zuen 31 pertsona zaurituz.
- Otsailaren 12a – Eraberritze lanetan zegon Madrilgo Windsor Dorrea, suak kiskali zuen.
- Otsailaren 14a -
- 59 hildako Iranen, meskita baten sutearen ondorioz.
- Beiruteko erdigunean egondako bonba auto batek Libanoko presidente-ohi Rafik Hariri erail zuen.
- Otsailaren 16a – Kyotoko protokoloa sinatu zuten klima aldaketa saihesteko asmoz. 84 estatuk 2008-2012 epean berotegi gasen igorpena murrizteko konpromisoa hartu zuten.
- Otsailaren 18a – Erresuma Batuan legez azeria ehizatzea debekatu zen.
- Otsailaren 20a – Jose Socrates, Portugalgo presidente aukeratu zuten.
- Otsailaren 22a – 6,4 graduko lurrikara Irango Kermango probintzian. 500 hildako eta 1.000 zauritu eragin zituen.
- Martxoaren 3a – Steve Fossett milioidunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.
- Martxoaren 10a – Gari Kasparov xake jokalariak bere erretiroa argitara eman zuen.
- Martxoaren 19a – 59 hildako Shuozhou, Txinako mehategi baten istripuaren ondorioz.
- Martxoaren 21a – Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
- Martxoaren 28a – 8,7 graduko lurrikara Sumatrako kostaldean.
- Martxoaren 31 – Terri Schiavo hiltzeko bere gogoa erakutsi zuen emakumea, bere Floridako etxean hil zen.
- Apirilaren 2a – Joan Paulo II aita santua hil eta gero, lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.
- Apirilaren 9a – Galesko printzea Camilla Parker-Bowlesekin ezkondu zen.
- Apirilaren 15a – 21 hildako Parisko hotel batean egondako sute batean. Hotelean etorkinak bizi ziren egoera txarrean.
- Apirilaren 17a – Autobus istripua Suitza hegoaldean, hamabi hildako egon ziren hogeita zazpi pertsona zeramatzan autobusean.
- Apirilaren 19a – Joseph Ratzinger bavariarra Aita Santu aukeratu zuten, Benedikto XVI.a izenarekin.
- Apirilaren 25a – Tren istripua Japoniako Amagasaki hirian. 107 hildako.
- Apirilaren 26a – Siriak Libanon zituen bere soldaduak atera zituen, nazioarteko presioa dela eta.
- Apirilaren 27a – Airbus A380 superjunboak, bere lehen hegaldia egin zuen.
- Maiatzaren 3a – Pakistango Lahore hirian eraikin batean egondako gas leherketa batean 32 hildako egon ziren.
- Maiatzaren 5a – Hauteskundeak Erresuma Batuan, Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
- Maiatzaren 13a – Uzbekistango ejertzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
- Maiatzaren 15a – Ehunka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen, 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik.
- Maiatzaren 20a – Etoumbi herria (Kongoko Errepublikan) berrogeialdian Ebola birusaren izurrite baten ondorioz.
- Ekainaren 1a – Herbehereek Europako konstituzioa bozkatu zuten, ezetzak irabazi zuen, hori gertatzen zen bigarren herrialdea Frantziaren ostean.
- Ekainaren 13a – Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- Ekainaren 21a – Umeen pornografia sare bateko 180 kide atxilotu zituzten Espainian.
- Ekainaren 30a – Espainiako Kongresuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen
- Uztailaren 7a – Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen.
- Uztailaren 13a – Tren istripu larria Ghotki-n (India).
- Uztailaren 24a – Juan Martínez Galdeano, Roquetas de Marreko komisarian hil zen, bertan jasotako tratu txarren ostean.
- Abuztuaren 2a – Air Franceko 358 hegaldia istripua izan zuen aireratu eta gutxira, hegazkinak su hartu zuen baina ez zen zauriturik egon.
- Abuztuaren 14a – Helios Airways konpainiaren hegazkin bat Grezian erori zen, 121 hildako.
- Abuztuaren 16a – West Caribbean konpainiaren hegazkin bat Venezuelan erori zen, 152 hildako.
- Abuztuaren 17a – Israelek Gazako asentamentuak desegiten hasi zen.
- Abuztuaren 22a – Israelek Gaza behin betiko utzi zuen. Geroztik Israelek kudeatzen ditu Gazako sarbide guztiak, baita Zisjordaniakoak ere harresi eta checkpointekin.
- Abuztuaren 29a – 1.600 hildakotik gora Katrina urakanak Mississippiko estatutik igaro ondoren.
- Irailaren 5a – Mandala Airlines konpainiako hegazkin batek istripua izan zuen Indonesian, 117 hildako.
- Irailaren 11 – Junichiro Koizumi, Japoniako presidente ber-aukeratu zuten.
- Irailaren 18a – Angela Merkel eta Gerhard Schröderek boto kopuru antzekoa lortu zuten Alemaniako hauteskundeetan. Ondoren elkarrekin koalizio bat sortuko zuten, Alemanian erreformak egin ahal izateko.
- Irailaren 24a – Rita urakanak Ameriketako Estatu Batuak astindu zituen.
- Irailaren 27a – Migratzaile oldea Melillan. Mila pertsonatik gora egin zuten Espainian sartzeko saiakera. Euretarik gehienak poliziak atxilotu zituen.
- Irailaren 30a – Kataluniako parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 boto eta kontrako 15 botorekin.
- Urriaren 1a – 26 hildako Bali uhartean egondako bonba leherketetan.
- Urriaren 8a -
- Stan urakanak eragindako euriteek eraginda, lur-jausi batek Guatemalako herrixka bat lurperatu zuen, 1.400 hildakotik gora eraginez.
- Kaxmirreko eskualdean egondako 7,6 graduko lurrikara batek, 80.000 hildako eragin zituen.
- Urriaren 15a – Bost hildako Bartzelonako eraikin bat behera etortzean.
- Urriaren 23a – Nestor Kirchner Argentinako presidente izendatu zuten.
- Urriaren 27a – Parisen piztu zituzten kale istilu larriak, ia bi hilabetez luzatu zirenak, arrazoi sozial, kultural, politiko eta ekonomikoengatik.
- Azaroaren 2a – Espainiako kongresuak Kataluniako estatutu berrirako proposamena onartu zuen, alderdi politiko guztien aldeko botoarekin PPrena izan ezik.
- Azaroaren 6a – Kentuckyko estatu amerikarrean egondako tornadoek 23 hildako eragin zituzten.
- Azaroaren 8a – Ellen Johnson-Sirleaf politikari liberiarra Afrikako lehen emakume presidente bihurtu zen.
- Azaroaren 9a – Al Kaidak atentatua egin zuen Ammanen (Jordania), 60 eraildako eraginez.
- Azaroaren 21a – Ariel Sharonek Likud alderdia utzi zuen eta alderdi politiko berri bat eratzeko bere asmoa erakutsi zuen.
- Abenduaren 1a – Hego Afrikak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
- Abenduaren 6a – Hegazkin batek Teherango 10 solairuko etxebizitza eraikin baten kontra jo zuen, 94 hildako eraginez.
- Abenduaren 18a – Evo Morales Boliviako presidente aukeratu zuten, indigena batek herrialde hartan horrelakorik lortzen lehenengo aldiz.
- Abenduaren 23a – Azerbaijango Baku hirian egondako hegazkin istripu batek 23 hildako eragin zituen.
Ekonomia
aldatuEuskal Herria
aldatu- Urtarrilaren 15 – Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortu zuten Ainhize-Monjolose. Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak biltzen dituen ganbera da eta laborarien garaipen politiko garrantzitsua izan zen.
- Irailaren 12a – Lan istripua Legorretan, azpi-kontrata bateko bi langile hilik.
- Irailaren 13a – Euskaltel eta Euskal Autonomi Erkidegoko aurrezki Kutxek, zeuzkaten Auna enpresaren akzioak saldu zituzten.
- Abenduaren 1a – Cementos Lemonaren akzioak erosteko eskaintza aurkeztu zuen FCC enpresa espainiarrak.
Mundua
aldatu- Ekainaren 6a – CIE Automotive enpresaren akzioak erosteko eskaintza egin zuen INSSEC institutuak. Akzioen %80a lortuz.
- Uztailaren 21a – BBVAk Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko asmoari uko egin zion.
- Abuztuaren 9a – Petrolioa 64 dolarretako mailara ailegatu zen.
- Irailaren 6a – Gas Natural konpainia katalanak Endesa erosteko eskaintza aurkeztu zuen. 22.500 milioi euroko eskaintza.
- Irailaren 24a – ACS eraikuntza enpresak Union Fenosaren akzioen %22a erosi zizkion Banco Santanderri.
- Urriaren 1a – Munduko bankurik handiena sortu zen, Mitsubishi UFJ Financial Group, Japoniako bi bankuren bateratzea eta gero.
Arte eta kultura
aldatu- Urtarrilaren 27a – Andres Urrutia Euskaltzaindiaren buru bihurtu zen, Jean Haritxelhar ordezkatuz.
- Urtarrilaren 30a – Pablo Malo donostiarrak zuzendari berriaren Goya saria irabazi zuen.
- Martxoaren 10etik martxoaren 20ra 14. Korrika ospatu zen, Orreaga eta Bilbo artean.
- Martxoaren 13a – Xabier Silveirak 2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, hirugarren aldiz.
- Apirilaren 9a – Asier Otamendik 2005eko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, zortzigarren aldiz.
- Maiatzaren 8a – Herri Urratsen 22. edizioa ospatu zuten Senperen.
- Maiatzaren 29a – Ibilaldiaren festa egin zuten Durango eta Abadiño artean.
- Ekainaren 19a – Araba Euskaraz ospatu zuten Amurrion.
- Abuztuaren 9a – U2 musika taldeak kontzertua egin zuen Donostian.
- Irailaren 9a – Gandiaga Topagunea inauguratu zuten, Arantzazuko santutegiaren ondoan.
- Irailaren 15a – Obaba filmak (Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan oinarritua) Donostiako Zinemaldia zabaldu zuen.
- Irailaren 22a – Aupa Etxebeste filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, aspaldiko partez zinemaratutako lehenengo euskarazko film luzea.
- Irailaren 24a – La Traviata opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian
- Urriaren 2a – Kilometroak festa egin zuten Aretxabaletan eta Eskoriatzan.
- Urriaren 13a – Kaukasiar Kreazko Borobila estreinatu zuten Izpuran. Bertolt Brechtek idatzi eta Itxaro Bordak euskaratua, Euskal Herrian inoiz izan den antzezlanik handiena dugu.
- Urriaren 16a – Nafarroa Oinez ospatu zuten Ziordian, Olaztin eta Altsasun.
- Urriaren 25a – Rusalka opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian
- Azaroaren 19a – Don Giovanni opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian.
- Abenduaren 18a – Andoni Egañak 4. aldiz irabazten du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.
Zientzia eta teknologia
aldatu- Urtarrilaren 12a – NASAk Deep Impact zunda espazioratu zuen.
- Urtarrilaren 14a – Huygens sunda Saturnoren ilargi den Titanen lurreratu zen.
- Urtarrilaren 16a – Adriana Iliescu, 66 urteko emakume errumaniarrak ume bat izan zuen. Historian ume bat izaten emakumerik zaharrena.
- Otsailaren 16a – Kiotoko protokoloa indarrean jarri zen Errusiak akordioa berretsiko zuela esan eta gero.
- Uztailaren 26a – Discovery espaziontzia Nazioarteko Espazio Estaziora bialdu zuen NASAk. Columbia lehertu zenetik espaziora astronautekin bidalitako lehen espaziontzia.
- Abuztuaren 9a – Discovery espaziontzia lurrera bueltatu zen.
- Irailaren 16a – ICANN erakundeak .cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzaren webguneetarako.
- Urriaren 3a – Aranzadi elkarteko adituek, interes zientifikoko kobazulo ezezagun bat aurkitu zuten Debako udalerrian, Praile Aitz 1, izenekoa.
- Urriaren 6a – Euskal Herrian inoiz egondako medikuntza kongresurik handiena hasi zen Bilbon. Lau mila medikutik gora parte hartu zuten.
- Urriaren 20a – Kapilduiko radar meteorologikoa inauguratu zuten.
- Azaroaren 30a – Frantziako medikuek aurpegi transplante bat egin zuten lehen aldiz.
Kirolak
aldatu- Otsailaren 6a – 2005eko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa: Espainia irabazle.
- Otsailaren 17a – 2005eko Andaluziako Itzulia: Francisco Cabello irabazle.
- Martxoaren 19a – 2005eko Sei Nazioen Txapelketa bukatu zen. Galesek bere 23. txapelketa eskuratu zuen partida denak irabazita.
- Martxoaren 20a – Juan Martinez de Irujok eta Fernando Goñik irabazi zuten pilotaren Eskuz Binakako Txapelketa.
- Apirilaren 8a – Danilo Di Luca txirrindulariak 45. Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- Apirilaren 10a – 2005eko Paris-Roubaix: Tom Boonen irabazle.
- Apirilaren 26a – Bilboko Athleticen emakumezkoen taldeak hirugarren Espainiako Superliga eskuratu zuen.
- Maiatzaren 21a – Iruñeako Portland San Antoniok eskubaloiaren ASOBAL Liga irabazi zuen, bigarren aldiz.
- Maiatzaren 25a – Liverpool FC futbol taldeak Europako Txapeldunen Liga lortu zuen.
- Maiatzaren 29a –
- Paolo Savoldellik 2005eko Italiako Giroa irabazi zuen.
- 2005eko Laudioko Sari Nagusia: David Herrero bilbotarra irabazle.
- 2005eko Nafarroako Itzulia: Pavel Brutt irabazle.
- Ekainaren 5a -
- Aimar Olaizolak pilotaren Eskuz Banakako Txapelketa irabazi zuen, lehen aldiz.
- 2005eko Euskal Bizikleta bukatu zen. Eladio Jiménez izan zen garailea.
- Ekainaren 11 -
- Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 37-34 irabaziz Parisko Stade Français taldearen aurka.
- C.A. Osasuna futbol taldea txapeldunordea geratu zen Erregearen Kopan, Sevillako Betis taldearen aurka 2-1 galdu ostean.
- Ekainaren 14a – Asafa Powell atleta jamaikarrak 100 m-ko munduko errekor berria lortu zuen 9.77 segundorekin.
- Ekainaren 24a -
- San Antonio Spurs saskibaloi taldeak lortu zuen NBA titulua Ameriketako Estatu Batuetan.
- Tau Baskonia saskibaloi taldea Espainiako ACB Ligaren txapeldunordea izan zen.
- Ekainaren 30a – Miguel Fuentes Real Sociedadeko presidente izendatu zuten.
- Uztailaren 24a – Lance Armstrongek zazpigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra. 2012an garaipen hau baliogabe geldituko zen, dopatzeagatik.
- Uztailaren 31 – 2005eko Getxoko Zirkuitua: David Fernández Domingo espainiarra irabazle.
- Abuztuaren 13a – 2005eko Donostia Klasikoa: Constantino Zaballa irabazle.
- Abuztuaren 22a – Beteranoen atletismoaren Munduko Txapelketa hasi zen Donostian.
- Irailaren 11 – Hondarribiko traineruak Kontxako Bandera irabazi zuen.
- Irailaren 18a – 2005eko Espainiako Itzulia: Roberto Heras garaile.
- Irailaren 25a – Carlos Peña igerilari tolosarrak, Guinnes igeriketa errekorra hautsi zuen 48.350 metro igeri egin ondoren.
- Abenduaren 17a – 2005eko Lau eta erdiko Pilota Txapelketan Olaizola II.ak jantzi zuen txapela.
Jaiotzak
aldatu- Urtarrilaren 2a - Jone Amezaga, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 11 – Roksana Węgiel, poloniar abeslaria.
- Urtarrilaren 17a – Peio Canales, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 27a - Nam Su-hyeon, hegokorear arkularia.
- Urtarrilaren 29a - Bradley Nkoana, hegoafrikar atleta.
- Otsailaren 9a - Aimar Bikandi, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 11 – Aiur Illarreta, gipuzkoar kayak-surflaria.
- Otsailaren 17a – Gaizka García, arabar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Carlos Lumbreras, nafar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Sara Ortega, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 23a – Félix Bossuet, frantziar aktorea
- Martxoaren 2a – Salma Solaun, arabar gimnasta erritmikoa.
- Martxoaren 10a - Wang Lanjing, txinatar gimnasta erritmikoa.
- Martxoaren 23a - June Carmona, arabar saskibaloi-jokalaria.
- Martxoaren 24a - Oier Llorente, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 30a - Martin Urrutia, bizkaitar abeslari eta aktorea.
- Apirilaren 5a - Arkaitz Mariezkurrena, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 6a – Miguel Auria, nafar futbolaria.
- Apirilaren 19a - Iñigo Argibide, nafar futbolaria.
- Apirilaren 19a - Álex Jimenez, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 6a – Asier Hierro, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 8a – Junior Bita, ekuatoginear-bizkaitar futnolaria.
- Ekainaren 26a – Alexia Herbehereetakoa, Herbehereetako printzesa.
- Ekainaren 29a - Urtzi Albizua, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 18a - Xanet Olaiz, arabar futbolaria.
- Uztailaren 27a – Markel Beloki, arabar txirrindularia.
- Abuztuaren 9a – Ane Garmendia, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 9a - Daniel Rodríguez Crespo, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 14a - Alain Kortabitarte, gipuzkoar skateboard kirolaria.
- Irailaren 11 – Udane Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Irailaren 21a - Mariam Eniola Bolaji, eusko-nigeriar para-badmintonlaria.
- Urriaren 4a - Javier Sola Asenjo, nafar futbolaria.
- Urriaren 17a - Deng Yawen, txinar txirrindularia, BMX modalitateko estilo librean aditua.
- Urriaren 19a - Liu Qingyi, txinatar breakdancerra.
- Urriaren 24a – IShowSpeed, estatubatuar rap abeslari komiko bat da, vlog sortzaile eta memeen kritikoa.
- Urriaren 26a – Caitlin Simmers, estatubatuar surflaria.
- Urriaren 31 – Leonor Borboikoa, Filipe VI.a Espainiakoa eta Letizia Ortizen alaba. Espainiako erresumarako oinordekoa.
- Azaroaren 12a - Zhou Yaqin, txinatar gimnasta artistikoa.
- Azaroaren 14a – Aingeru Olabarrieta, arabar futbolaria.
- Eki Mateorena, nafar bertsolaria.
- Eukene De los Aires, arabar bertsolaria.
- Irantzu Idoate, lapurtar bertsolaria.
- Jon Mendiluze, gipuzkoar bertsolaria.
- Maddi Agirre, arabar bertsolaria.
- Naroa Azpitarte, bizkaitar errugbi jokalaria.
- Uxue Oses, gipuzkoar esku-huskako pilotaria.
- Penelope Lea, norvegiar klima-aktibista, 15 urterekin UNICEFen bigarren enbaxadore gazteena.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 3a – Will Eisner, estatubatuar komikigilea (j. 1917).
- Urtarrilaren 7a – Pierre Daninos, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 9a – Dioni Ardanza, bizkaitar jostuna (j. 1914).
- Urtarrilaren 10a – Josefina Karlota Belgikakoa, Luxemburgoko dukesa handi ezkontidea (j. 1927).
- Urtarrilaren 11 – Spencer Dryden, estatubatuar bateria-jotzailea, Jefferson Airplane taldeko kidea (j. 1938).
- Urtarrilaren 13a - Lyndie Tchaptchet, nafar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 13a – Sorne Unzueta, Utarsus, euskal idazlea (j. 1900).
- Urtarrilaren 14a – Jesús Rafael Soto, venezuelar pintore eta eskultorea (j. 1923).
- Urtarrilaren 15a – Victoria de los Ángeles, kataluniar opera-kantaria, sopranoa (j. 1923).
- Urtarrilaren 16a - Mireille Best, frantziar ipuingile eta eleberrigilea (j. 1943).
- Urtarrilaren 16a – Edurne Garitazelaia, bizkaitar euskaltzalea, Arrigorriagan bertako herritarrei euskara klaseak eman zizkien lehen emakumea (j. 1926).
- Urtarrilaren 16a – Agustín González, espainiar aktorea (j. 1930).
- Urtarrilaren 17a – Virginia Mayo, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Urtarrilaren 17a – Zhao Ziyang, Txinako gobernuburua (j. 1919).
- Urtarrilaren 20a – Per Borten, Norvegiako lehen ministroa (j. 1913).
- Urtarrilaren 22a – Consuelo Velázquez Torres, mexikar piano-jotzailea eta musikagilea (j. 1916).
- Urtarrilaren 23a – Johnny Carson, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 25a – Philip Johnson, estatubatuar arkitektoa (j. 1906).
- Urtarrilaren 25a – Max Velthuijs, herbeheretar ilustratzailea (j. 1923).
- Urtarrilaren 28a – Jim Capaldi, ingeles musikari, Traffic taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- Urtarrilaren 29a – Ephraim Kishon, israeldar idazle eta zinema zuzendaria (j. 1924).
- Urtarrilaren 30a – Karen Lancaume, frantziar aktore pornoa (j. 1973).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a - Joaquín Aguirre Bellver, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1929).
- Otsailaren 2a – Max Schmeling, alemaniar boxeolaria (j. 1905).
- Otsailaren 3a – Ernst Mayr, alemaniar biologoa (j. 1904).
- Otsailaren 5a – Étienne Gnassingbé Eyadema, Togoko diktadorea (j. 1935).
- Otsailaren 8a – Jimmy Smith, estatubatuar jazz-jotzailea (j. 1925 edo 1928).
- Otsailaren 8a – Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (j. 1945).
- Otsailaren 10a – Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (j. 1911).
- Otsailaren 10a – Ben Jones, Grenadako lehen ministroa (j. 1924).
- Otsailaren 10a – Arthur Miller, estatubatuar antzerkigile eta gidoilaria (j. 1915).
- Otsailaren 11 – Iñasi Illarramendi, gipuzkoar erraketista (j. 1919).
- Otsailaren 11 – Mary Jackson, estatubatuar matematikari eta ingeniari aeroespaziala (j. 1921).
- Otsailaren 14a – Rafik al-Hariri, Libanoko lehen ministroa (j. 1944).
- Otsailaren 17a – Omar Sívori, argentinar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Otsailaren 20a – Sandra Dee, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Otsailaren 20a – Hunter S. Thompson, estatubatuar kazetari eta idazlea (j. 1937).
- Otsailaren 21a – Guillermo Cabrera Infante, kubatar idazle eta zinemarako gidoi-egilea (j. 1929).
- Otsailaren 25a – Jean Prat, frantziar errugbilaria (j. 1923).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 3a – Rinus Michels, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1928).
- Martxoaren 6a – Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- Martxoaren 6a – Teresa Wright, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Martxoaren 8a – Rafael Lafuente, arabar margolaria (j. 1936).
- Martxoaren 12a – Norbert Callens, belgikar txirrindularia (j. 1924).
- Martxoaren 15a - Judith Scott, estatubatuar eskultorea (j. 1943).
- Martxoaren 16a - Julia Rodríguez-Maribona, espainiar erizaina eta asmatzailea, lanbasaren asmatzaileetako bat (j. 1923).
- Martxoaren 17a – George F. Kennan, estatubatuar diplomazialari eta historialaria (j. 1904).
- Martxoaren 17a – Jose Ramon Zabala Urra, nafar soziologoa, UGTko sindikalista eta PSNko militantea (j. 1948).
- Martxoaren 18a – Encarnación Cabré, Espainiako lehen emakumezko arkeologoa (j. 1911).
- Martxoaren 20a – Julio Mugarra, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- Martxoaren 22a – Kenzo Tange, japoniar arkitekto eta hirigilea (j. 1913).
- Martxoaren 24a – Gilles Aillaud, frantziar margolaria, eszenografoa, poeta eta antzerkigilea (j. 1928).
- Martxoaren 24a – Pierre Duny Petre, baxenafar idazlea (j. 1914).
- Martxoaren 26a – James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1912).
- Martxoaren 27a – Fernando Jiménez del Oso, espainiar psikiatra eta kazetaria (j. 1941).
- Martxoaren 28a – Martin Garziarena, nafar aizkolaria (j. 1927).
- Martxoaren 28a – Pál Losonczi, Hungariako estatuburua (j. 1919).
- Martxoaren 28a – Joaquín Luqui, Kaparroso udalerriko irrati esatari ospetsua (j. 1948).
- Martxoaren 30a – Mitch Hedberg, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1968).
- Martxoaren 30a – Aitor Otaño, euskal jatorriko argentinar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1938).
- Martxoaren 31 – Ángeles Gasset, espainiar maistra, Madrilgo Estudio ikastetxeko fundatzaileetako bat (j. 1907).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Rafael Landín, galiziar kazetari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1923).
- Apirilaren 2a – Joan Paulo II.a, Aita santua (j. 1921).
- Apirilaren 5a – Manuel Ballester, kataluniar kimikaria (j. 1919).
- Apirilaren 5a – Saul Bellow, estatubatuar eleberrigilea, 1977ko Literaturako Nobel Saria (j. 1915).
- Apirilaren 6a – Rainiero III.a, Monakoko Printzea (j. 1923).
- Apirilaren 7a – Max von der Grün, alemaniar idazlea (j. 1926).
- Apirilaren 8a – Mario Salegi, gipuzkoar idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea (j. 1918).
- Apirilaren 11 – Lucien Laurent, frantziar futbolaria, munduko futbol txapelketen historiako lehen golaren egilea (j. 1907).
- Apirilaren 21a – Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (j. 1912).
- Apirilaren 21a – William Kruskal, estatubatuar estatistikaria (j. 1919).
- Apirilaren 21a – Asunción Linares, espainiar paleontologoa, irakaskuntzan eta ikerketan nabarmendua (j. 1921).
- Apirilaren 22a – Eduardo Paolozzi, eskoziar eskultorea, Pop-art delakoaren aitzindarietako bat (j. 1924).
- Apirilaren 23a – John Mills, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1908).
- Apirilaren 23a – Juan Manuel Zubiria Uhagón, III. Zubiriako kondea, bizkaitar enpresaburua eta politikaria (j. 1926).
- Apirilaren 24a – Fei Xiaotong, txinatar soziologo eta antropologoa (j. 1910).
- Apirilaren 24a – Ezer Weizman, Israelgo 7. presidentea (j. 1924).
- Apirilaren 26a – Elisabeth Domitien, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa, kargu horretan aritutako emakume bakarra (j. 1925).
- Apirilaren 26a – Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (j. 1917).
- Apirilaren 26a – Maria Schell, suitzar-austriar aktorea (j. 1926).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Wee Kim Wee, Singapurreko 4. presidentea (j. 1915).
- Maiatzaren 9a – Begoña Bilbao, euskal idazlea, musikagilea eta euskalaria (j. 1932).
- Maiatzaren 11 – Julian Alustiza, Aztiri, gipuzkoar poeta, idazle eta sermoilaria (j. 1913).
- Maiatzaren 12a – Ömer Kavur, turkiar zinema zuzendaria (j. 1944).
- Maiatzaren 13a – George Dantzig, estatubatuar matematikaria (j. 1914).
- Maiatzaren 19a – Ramiro Larrañaga, gipuzkoar grabatzailea, idazlea eta armetan aditua (j. 1924).
- Maiatzaren 20a – Paul Ricoeur, frantziar filosofoa (j. 1913).
- Maiatzaren 21a – Deborah Berger, estatubatuar ehungintzako artista (j. 1956).
- Maiatzaren 21a – Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria (j. 1919).
- Maiatzaren 25a – Zoran Mušič, esloveniar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1909).
- Maiatzaren 26a – Juana Tejedor Garrastazu, 108 urte eta 336 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1896).
- Maiatzaren 26a – Eddie Albert, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Maiatzaren 26a – Sangoulé Lamizana, Volta Garaiako presidentea (j. 1916).
- Maiatzaren 27a – Iñaki Goenaga, euskal idazlea (j. 1905).
- Maiatzaren 28a – Jesus Isasi, euskal txirrindularia (j. 1940).
- Maiatzaren 29a – Ángeles Alvariño, galiziar ozeanografoa, itsasontzi ozeanografiko britainiar bateko lehen emakume zientifikoa (j. 1916).
- Maiatzaren 30a – Juan San Martin, eibartar arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina (j. 1922).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 3a – Jon Idigoras, Herri Batasunako mahaikidea (j. 1936).
- Ekainaren 4a – Jean O'Leary, lesbiana eta gayen eskubideen aldeko estatubatuar aktibista (j. 1948).
- Ekainaren 5a – Pepita Carpeña, espainiar feminista eta anarkosindikalista, frankismoan erbesteratua (j. 1919).
- Ekainaren 5a – Jose Antonio Jauregi, nafar antropologo eta saiakeragilea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehenengo dekanoa (j. 1941).
- Ekainaren 5a – Alberto Pedro Torriente, kubatar antzerki-idazle, antzezle eta olerkaria (j. 1954).
- Ekainaren 6a – Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 6a – Dana Elcar, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- Ekainaren 7a – Felipe Garín, espainiar artista (j. 1908).
- Ekainaren 11 – Juan Jose Saer, argentinar idazlea (j. 1937).
- Ekainaren 11 – Vasco Gonçalves, Portugalgo lehen ministroa (j. 1921).
- Ekainaren 13a – Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (j. 1923).
- Ekainaren 13a – Álvaro Cunhal, portugaldar politikari eta abokatu komunista (j. 1913).
- Ekainaren 13a – David Diamond, estatubatuar musikagilea (j. 1915).
- Ekainaren 13a – Jesús Moncada, katalan hizkuntzako espainiar idazlea (j. 1941).
- Ekainaren 14a – Carlo Maria Giulini, italiar orkestra eta opera-zuzendaria (j. 1914).
- Ekainaren 28a – Amal Kumar Raychaudhuri, indiar fisikaria, erlatibitate orokorrean eta kosmologian egindako ikerketagatik ezaguna (j. 1923).
- Ekainaren 19a – Angel Cruz Jaka, gipuzkoar historialaria (j. 1914).
- Ekainaren 20a – Larry Collins, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1929).
- Ekainaren 20a – Jack Kilby, estatubatuar ingeniari eta fisikaria, mikrotxiparen asmatzaileetako bat eta 2000ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- Ekainaren 22a – Max Roqueta, okzitanierazko idazlea (j. 1908).
- Ekainaren 30a – Christopher Fry, ingeles antzerkigilea (j. 1907).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Alberto Lattuada, italiar zinema zuzendaria (j. 1914).
- Uztailaren 3a – Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (j. 1912).
- Uztailaren 4a – Marga López, mexikar aktorea (j. 1924)
- Uztailaren 6a – Mario Ángel Marrodán, euskal poeta (j. 1932).
- Uztailaren 6a – Claude Simon, frantziar idazlea, 1985eko Literaturako Nobel Saria (j. 1913).
- Uztailaren 7a – Eugenio Agirretxe, gipuzkoar idazle eta hizlaria eta Euskaltzain urgazlea (j. 1920).
- Uztailaren 12a – Willi Heinrich, alemaniar idazlea (j. 1920).
- Uztailaren 14a – Tilly Fleischer, xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria (j. 1911).
- Uztailaren 14a – Cicely Saunders, erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena (j. 1918).
- Uztailaren 15a – Leonor Orosa, filipinar dantzari, koreografo eta kritiko artistikoa (j. 1917).
- Uztailaren 16a – John Ostrom, estatubatuar paleontologoa, 1960ko hamarkadan dinosauroak ulertzeko modua aldatu zuena (j. 1928).
- Uztailaren 17a – Laurel Aitken, Godfather of Ska, jamaikar kantari eta konpositorea, Ska musikaren aitzindaria (j. 1927).
- Uztailaren 17a – Edward Heath, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1916).
- Uztailaren 17a – Magdalena Mouján, argentinar matematikaria (j. 1926).
- Uztailaren 18a – William Westmoreland, estatubatuar jenerala (j. 1914).
- Uztailaren 26a – Jesus Uribe, gipuzkoar futbolaria (j. 1938).
- Uztailaren 27a – Camila de Castro, brasildar aktore pornografiko eta modelo transexuala (j. 1979).
- Uztailaren 30a –Olga Albizu, Puerto Ricoko margolari expresionista (j. 1924).
- Uztailaren 30a – John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (j. 1945).
- Uztailaren 30a –Patxi Ondarra, Aita Ondarra, nafar fraide kaputxinoa eta euskaltzaina (j. 1925).
- Uztailaren 31 – Wim Duisenberg, herbeheretar ekonomista eta politikaria, Europako Banku Zentralaren lehen lehendakaria (j. 1935).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Fahd Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1921).
- Abuztuaren 1a – Constant Nieuwenhuys, herbeheretar margolari, eskultore eta musikaria (j. 1920).
- Abuztuaren 3a – Françoise d'Eaubonne, frantziar idazle eta feminista libertarioa, ekofeminismoaren ideia plazaratu zuena (j. 1920).
- Abuztuaren 5a – Polina Astakhova, sobietar gimnasta (j. 1936).
- Abuztuaren 6a – Vizma Belševica , letoniar olerkaria, idazlea eta itzultzailea (j. 1931).
- Abuztuaren 6a – Robin Cook, eskoziar politikaria (j. 1946).
- Abuztuaren 6a – Mikel Garmendia, euskal aktorea (j. 1945).
- Abuztuaren 7a – Li Lili, txinatar aktore eta abeslaria (j. 1915).
- Abuztuaren 8a – Suzy Arruda, brasildar aktorea (j. 1917).
- Abuztuaren 8a – Barbara Bel Geddes, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Abuztuaren 9a – Colette Besson, frantziar korrikalaria, 200, 400 eta 800 metroko lasterketetan aditua (j. 1946).
- Abuztuaren 13a – David Lange, Zeelanda Berriko 32. lehen ministroa (j. 1942).
- Abuztuaren 16a – Milorad Pavić, serbiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1921).
- Abuztuaren 16a – Roger Schutz, anaia Roger, frantziar teologoa, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea (j. 1915).
- Abuztuaren 19a – Alberto Fernández-Ibarburu, gipuzkoar argazkilaria (j. 1917).
- Abuztuaren 19a – Mo Mowlam, Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea (j. 1949).
- Abuztuaren 20a – Victoriano Bilbao, bizkaitar futbolaria, atezaina (j. 1937).
- Abuztuaren 21a – Robert Moog, estatubatuar asmatzailea, sintetizadorearen asmatzailea (j. 1934).
- Abuztuaren 25a – Olga Ramos, espainiar aktorea, biolin-jotzailea eta kupletista (j. 1918).
- Abuztuaren 27a – Belen Azpeitia, gipuzkoar atleta, 1970. hamarkadaren hasieran Estatuko emakumezko lasterkari onena (j. 1952).
- Abuztuaren 28a – André Alvarez, lapurtar errugbilaria (j. 1923).
- Abuztuaren 28a – Esther Szekeres, hungariar-australiar matematikaria (j. 1910).
- Abuztuaren 30a – Antoni Clavé, kataluniar margolari, eskultore eta artista grafikoa (j. 1913).
- Abuztuaren 31 - Eladia Blázquez, argentinar tango-abeslari eta konpositorea (j. 1931).
- Abuztuaren 31 – Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (j. 1908).
Iraila
aldatu- Irailaren 6a – Eugenia Charles, Dominikako lehen ministroa (j. 1919).
- Irailaren 10a – Hermann Bondi, austriar jatorriko britainiar matematikari eta kosmologoa, egoera geldikorraren teoriaren garatzaileetako bat (j. 1919).
- Irailaren 11 – Abdallah Ibrahim, Marokoko lehen ministroa (j. 1918).
- Irailaren 14a – Robert Wise, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta editorea (j. 1914).
- Irailaren 16a – Gordon Gould, estatubatuar fisikaria, laserra asmatzea egozten zaiona (j. 1920).
- Irailaren 20a – Simon Wiesenthal, austriar arkitektoa, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen aritzeagatik ezaguna (j. 1908).
- Irailaren 22a – Annemarie Heinrich, alemaniar-argentinar argazkilaria, erretratuetan eta biluzietan espezializatua (j. 1912).
- Irailaren 22a – Javier Yubero, euskal herritar futbolaria (j. 1972).
- Irailaren 24a – Joxe Mari Aranalde, gazteluar idazlea, irakasle, bertsozale eta euskaltzain urgazlea (j. 1933).
- Irailaren 26a – Jacques-Marie ahizpa, euskal erlijiosa (j. 1921).
- Irailaren 27a – Ronald Golias, brasildar aktorea (j. 1929).
- Irailaren 28a – Bitor Lekunberri, Otxabiña, gipuzkoar miliziano komunista (j. 1913).
- Irailaren 28a – Guillermina Medrano, espainiar maistra eta politikaria, Valentziako Udaleko lehenengo emakumezko zinegotzia (j. 1912).
- Irailaren 30a – Sergei Starostin , errusiar akademiko eta hizkuntzalaria (j. 1953).
Urria
aldatu- Urriaren 2a – August Wilson, estatubatuar antzerkigilea (j. 1945).
- Urriaren 8a – Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa (j. 1922).
- Urriaren 9a – Jose Ignacio Alvarez Usabiaga, gipuzkoar meteorologo eta Igeldoko behatokiko zuzendaria (j. 1945).
- Urriaren 10a – Milton Obote, Ugandako presidentea (j. 1925).
- Urriaren 13a – Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat (j. 1948).
- Urriaren 17a – Ba Jin, txinatar idazlea (j. 1904).
- Urriaren 17a – Kike Turmix, debar-bilbotar rock abeslari eta musika sustatzailea (j. 1957).
- Urriaren 18a – Aleksandr Jakovlev, errusiar politikari, diplomazialari eta historialaria (j. 1923).
- Urriaren 22a – Arman, frantziar artista, errealismo berriaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- Urriaren 23a – Jaime del Burgo, nafar artikulugile eta historialaria (j. 1912).
- Urriaren 24a – Rosa Parks, afro-amerikar jostuna, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduko aktibista garrantzitsua (j. 1913).
- Urriaren 28a – Alberto Ormaetxea, Errealeko futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Urriaren 28a – Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (j. 1943).
- Urriaren 31 – Amrita Pritam, indiar idazlea, Punjabgo literaturako lehen emakume garrantzitsutzat hartua (j. 1919).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 4a – Nadia Anjuman, afganistandar poeta eta kazetaria, bere senarrak eta haren senideek kolpeka eraila (j. 1980).
- Azaroaren 5a – John Fowles, britainiar idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 9a – Fernando Aristizabal, gipuzkoar politikaria (j. 1917).
- Azaroaren 9a – Kocheril Raman Narayanan, Indiako presidentea (j. 1920).
- Azaroaren 11 – Maurits Coppieters, flandriar politikaria (j. 1920).
- Azaroaren 11 – Peter Drucker, estatubatuar kudeaketa-aditu eta idazlea (j. 1909).
- Azaroaren 12a – Cosme Barrutia, euskal txirrindularia (j. 1929).
- Azaroaren 16a – Frantzisko Garmendia Aiestaran, gipuzkoar elizgizona, New Yorkeko Apezpiku Laguntzaile izandakoa (j. 1924).
- Azaroaren 16a – Henry Taube, kanadar kimikaria, 1983ko Kimikako Nobel Saria (j. 1915).
- Azaroaren 19a – Francesco Somaini, italiar eskultorea (j. 1926).
- Azaroaren 22a – María Victoria Moreno, gaztelaniazko editorea, itzultzailea, irakaslea, galegozko idazlea eta DBHko irakaslea (j. 1939).
- Azaroaren 23a – Basilio Pujana, bizkaitar bertsolari eta idazlea (j. 1913).
- Azaroaren 24a – Pat Morita, japoniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Azaroaren 25a – George Best, ipar irlandar futbolaria (j. 1946).
- Azaroaren 25a – Richard Burns, ingeles auto gidaria, 2001eko Munduko Rally txapelduna (j. 1971).
Abendua
aldatu- Abenduaren 5a – Juan Maria Lekuona, euskal olerkari, irakasle eta idazlea (j. 1927).
- Abenduaren 6a – Charly Gaul, luxenburgotar txirrindularia (j. 1932).
- Abenduaren 6a – Devan Nair, Singapurreko 3. presidentea (j. 1923).
- Abenduaren 10a – Richard Pryor, estatubatuar aktore, idazle eta MCa (j. 1940).
- Abenduaren 10a – Mariano Zufia, nafar politikari karlista (j. 1920).
- Abenduaren 12a – Jon Cortina, euskal apaiz jesuita eta ingeniaria (j. 1934).
- Abenduaren 13a – Stanley Williams, 1969an Los Angelesen sustraitutako Crips kale bandaren liderra, injekzio hilgarriarekin exekutatua (j. 1953).
- Abenduaren 15a – Julián Marías, espainiar filosofoa (j. 1914).
- Abenduaren 17a – Jacques Fouroux, frantziar errugbi jokalaria (j. 1947).
- Abenduaren 24a – Lucio Aginagalde, arabar enpresaburua (j. 1917).
- Abenduaren 25a – Birgit Nilsson, suediar sopranoa (j. 1918).
- Abenduaren 27a – Lourdes Iriondo, euskal kantaria (j. 1937).
- Abenduaren 28a – Joan Hernández Pijuan, kataluniar margolari eta grabatzailea (j. 1931).
- Abenduaren 30a – Rubén Arozena, gipuzkoar komikigilea (j. 1966).
- Abenduaren 31 – Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (j. 1912).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Alexis Etxekopar, zuberoar kanta egilea (j. 1924).
- Mari Treku, Mattin Treku bertsolariaren emaztea (j. 1927).
- Maria Markotegi, nafar idazle, literatur kritikagile eta liburuzaina (j. 1963).
- Paulina Urkiola, nafar baserritarra eta euskaltzalea (j. 1923).
- Sergio Mendizabal, gipuzkoar aktorea (j. 1920).
- Fisika: Roy J. Glauber, John L. Hall, Theodor W. Hänsch
- Kimika: Robert Grubbs, Richard Schrock, Yves Chauvin
- Literatura: Harold Pinter
- Medikuntza: Robin Warren, Barry Marshall
- Ekonomia: Robert J. Aumann, Thomas Schelling
- Bakea: Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, Mohamed ElBaradei
Kanpo estekak
aldatu